SASKIBALOIA
Lointek Gernika Bizkaiak Errumanian jokatuko du Eurokopako hurrengo fasea
Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldea mugarriak ezarriz joan da azken urteotan Europan. Aurreko sasoian historia egin zuen Eurokopako final-zortzirenetara iritsita eta aurten ere balentria berbera berretsi du, multzoen faseko hiru partidetatik bi irabaziz eta hirugarrena puntu bakarreko aldearekin galduta, bere multzoko bigarren sailkatu gisa hurrengo faserako txartela erdietsi zuelarik.
Lointek Gernikak Eurokopako multzoen fasea jokatu zuen urtarrilak 19tik 23ra arte, Valentzian. Bizkaiko taldea F multzoan kokatuta zegoen, Flammes Carolo Basket, La Rochee Vendee eta Ciudad de La Laguna Tenerife taldeekin batera.
Garaipenarekin ekin zion multzoen faseari, Frantziako La Roche-ri 82-67 aise irabazita, gero Carolo Basket taldea mendean hartu zuten ere bizkaitarrek (50-57), eta azkeneko partiduan Teneriferen aurka (60-61) galdu bazuen ere, Gernikako taldeak final-zortzirenetarako txartela eskuratu zuen.
Orain jakin dugunez, Lointek taldeak Errumanian jokatu du hurrengo fasea, zehazki Sfantu Gheorghen-en, burbuila baten barruan eta partidu bakarrera jokatuko baitira hantxe fase honetako kanporaketak.
Hasiera batean, martxoaren 16an, etxeko Sepsi en Sfantu Gheorghen taldearen aurka lehiatuko da (G multzoko txapelduna) eta kanporaketa hau gainditzen badute, bi egun beranduago Reyer Venezia italiarra eta Poloniako Gorzow taldeen aurkako lehiatik sailkatzen denarekin neurtuko dira finalaurdenetan.
Finalerdiak eta finala berriz, apirilaren 13an eta 16an jokatuko dira hurrenez hurren, oraindik zehaztu gabeko egoitza batean.
Kontutan hartu behar da, Eurokopako aurtengo edizioan Euroligatik kanporatutako taldeak sartu ez direnez laburragoa izango dela lehiaketa. Gainera, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz, Nazioarteko Saskibaloi Federazioak (FIBA) lehiaketa eredu berria ezarri zuen aurtengo Eurokoparako, sailkapen faseak egoitza bakarrean eta partidu bakarrera jokatzea adostu zuelarik.
Lointek Gernikak irabazi du Emakumezkoen Euskal Kopa
Euskal Kopako txapela Lointek Gernikak eraman du, IDK Euskotreni 50-43 irabazi ostean
Emakumezkoen Euskal Kopa abian da
Irailaren 3-5 bitartean, Araski, Lointek Gernika, IDK eta Tarbes taldeak neurtuko dituzte indarrak
Gernikak aurkari zailak izango ditu Eurokopan
Dena ondo bidean, Gernikak urriaren 15ean ekingo dio lehiari, etxean, La Roche Vendeeren aurka