EUSKAL PILOTA
Lehen faseko bi bikote onenak izango dira Paxaka txapelketako finalean
COVID19 gaitzaren ondorioz izandako hilabeteko atzerapenarekin, pasa den urtarrilaren 2an amaitu zen Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 22. Paxaka txapelketako lehen fasea. Finalaurdenak berriz, hilaren 9an jokatu zituzten Erratzuko frontoian, eta finalerdiak iragan larunbatean izan ziren, urtarrilak 15, Iruritako Aranabia pilotalekuan.
Lehen finalerdian, aurreneko faseko lehen sailkatuak, partida guztiak irabazi zituen Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) hirukoteak alegia, 9-4 irabazi zion Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu) osatutakoari. Bana, bina eta hiruna berdindu ondoren irabazleak 7-3 aurreratu ziren. Joko bat gehiago egin zuten galtzaileek (7-4), baina azken biak egin zituzten lehen finalistek, hartara garaipena eskuratu zutelarik.
Bigarren finalerdian, lehen fasean bigarren izan ziren Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe), berriz, Xabier Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundaren (Arraioz) kontra aritu ziren. Hemen ere hasiera berdindua joan zen (1-1 eta 2-2) eta jarraian Barberena-Prim-Alunda hirukoteak abantaila hartu zuen markagailuan (2-5). Baina azken zazpi jokoak erreskadan egin eta finalerako txartela eskuratu zuen Urtasun-Zelaieta-Apeztegia hirukoteak.
Gauzak honela, urtarrilaren 22an, larunbat arratsaldean jokatuko dituzte Iruritako Aranabian txapelketa honetako azken bi partidak. Lehenik hirugarren posturako lehia jokatuko dute 16:30ean Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu), Xabier Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundaren (Arraioz) kontra.
Ondoren, arratsaldeko 17:30ean jokatuko dute final haundia Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) hirukoteak Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe) hirukotearen kontra.
Uterga eta Barricartek irabazi dute Iruñerriko erremonte txapelketa
Finalea Ezkurra II.a-Saldias bikoteari 35-31 irabazita
Bizkaia Torneoaren saio bikoitza jokatu zen asteburuan
Ostiralean, Ibarguren-Urrutia 0 Maldonado-Ibai Perez 3, Gaubeka-Gordon 3 Garate-D.Ruiz 0 eta larunbatean Fusto-Del Rio 2 Necol-Cambos 3
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Aurtengo edizioa berezia izango da kirola eta telebista uztartuko baitira, ETB1n astelehenero ERREMONTARI saioa izango delarik