LASTERKETAK
Kontrabandisten Lasterketa eta Maratoi Erdia egin dituzte Urdazubin asteburuan
Iaz pandemiak Kontrabandisten Lasterketa bertan behera utzi bazuen ere, duela bi urteko edizioaren oinarria segituz, aurten ere bi egunetan egin dituzte probak Urdazubin, larunbatean eta igandean.
Larunbatean Gaueko Lanak lasterketaren txanda izan zen, 9,5 kilometroko eta 600 metroko desnibela duen ibilbidea duena. Igandean berriz, Maratoi Erdia lehiatu zen, 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidearekin.
Gaueko lasterketan Zizurko Jon Ridruejo eta Iruñeko Maria Ordoñez nagusitu ziren eta igandeko 22 kilometroko proban, euskal selekzioko Ander Iñarra lezotarra eta Alizia Olazabal irundarra. Bi proben konbinatuan, Intxixu Trail Giziria mendi lasterketa taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen gizonezkoen artean, larunbatean bigarren eta igandean laugarren izan baitzen.
Gaueko lasterketan Zizurko Jon Ridruejo nagusitu zen 50 minutu eta 29 segundoko denbora baliatuta, bigarren izan zen Hodei Lujanbio (50:45) eta Mathieu Gachen saratarrak osatu zuen podioa (52.55). Emakumezkoen artean, Iruñeko Maria Ordoñez izan zen azkarrena (56.27), Burlatako Naiara Irigoien (59.46) eta Etxauriko Elisa Gonzalezen (1.01.12) aurretik.
Maratoi erdian aldiz, euskal selekzioko Ander Iñarra lezotarra nagusitu zen (1.43:.22), Iruñeko Iñigo Macias (1.45.02) bigarren helmugaratu zen eta Hendaiako Damien San Martin (1.46.26) hirugarren. Emakumeen artean, Alizia Olazabal irundarra gailendu zen (2.14.44), Lezoko Lurdes Oiartzabal bigarren (2.21.28) izan zen eta Larresoroko Vero Couvreur hirugarren (2.28.00).
Emaitza hauekin, bi proben konbinatuan (bi proben denborak batuta), Intxixu Trail Giziria mendi lasterketa taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen gizonezkoen artean, larunbatean bigarren eta igandean laugarren izan baitzen.
Lasterketa Gaueko Lanak
Gizonezkoak
1 JON RIDRUEJO FERNANDEZ 0:50:29 14 Zizur Txikia
2 HODEI LUJANBIO APEZETXEA 0:50:45 Goizueta
3 GACHEN MATHIEU 0:52:55 Sara
4 UNAI IANTZI MARITORENA 0:53:15 Aniz
5 ASIER APEZETXEA IPARRAGIRRE 0:54:35 Arantza
Emakumezkoak
1 MARIA ORDOÑEZ MARINA 0:56:27 Iruñea
2 NAIARA IRIGOYEN INDAVE 0:59:46 Burlata
3 ELISA GONZALEZ FRANCO 1:01:12 Etxauri
4 BENITA REA ARIAS 1:11:39 933 Iruñea
5 OLATZ AIZPITARTE URIARTE 1:12:53 Elorrio
Kontrabandisten erdi maratoia
Gizonezkoak
1 ANDER IÑARRA OLAZIREGI 1:43:22 Lezo
2 IÑIGO MACIAS CIPRIAIN 1:45:02 Iruñea
3 SAN MARTIN DAMIEN DAMIEN 1:46:26 Hendaia
4 HODEI LUJANBIO APEZETXEA 1:49:10 Goizueta
5 JULEN FERNANDEZ ARIN 1:52:44 Hondarribia
Emakumezkoak
1 ALIZIA OLAZABAL DONATO DE LOPEZ 2:14:44 Irun
2 LURDES OIARTZABAL ETXEBERRIA 2:21:28 Lezo
3 COUVREUR VERO VERO 2:28:00 Larresoro
4 MARIA IRAIZOZ CIRES 2:34:37 Elso
5 AMAIA REME REME 2:38:46 Azparren
Oihana Kortazarrek hiru eguneko Sanabria Trail proba irabazi du
Sailkapen nagusiaz parte, jaitsierako eta mendiko maillotak eskuratu zituen. Gainera, probako errekorra ere hautsi zuen.
Ehunmilako hiru probak 2022ra arte atzeratu dira
Martxoan aurtengo edizioa bertan behera utzi ta gero oraingoan beste horrenbeste egin dute 2021eko edizioarekin
Maite Maiorak irabazi du La Covatilla ultratraila
Gizonezkoetan, Jokin Garai sailkatu da bigarren postuan eta Iban Agirrezabala bosgarren izan da