LASTERKETAK

Kontrabandisten Lasterketa eta Maratoi Erdia egin dituzte Urdazubin asteburuan

2021/10/14

Argazkiak: Sarakorrika.com

Iaz pandemiak Kontrabandisten Lasterketa bertan behera utzi bazuen ere, duela bi urteko edizioaren oinarria segituz, aurten ere bi egunetan egin dituzte probak Urdazubin, larunbatean eta igandean.

Larunbatean Gaueko Lanak lasterketaren txanda izan zen, 9,5 kilometroko eta 600 metroko desnibela duen ibilbidea duena. Igandean berriz, Maratoi Erdia lehiatu zen, 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidearekin.

Gaueko lasterketan Zizurko Jon Ridruejo eta Iruñeko Maria Ordoñez nagusitu ziren eta igandeko 22 kilometroko proban, euskal selekzioko Ander Iñarra lezotarra eta Alizia Olazabal irundarra. Bi proben konbinatuan, Intxixu Trail Giziria mendi lasterketa taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen gizonezkoen artean, larunbatean bigarren eta igandean laugarren izan baitzen.

Gaueko lasterketan Zizurko Jon Ridruejo nagusitu zen 50 minutu eta 29 segundoko denbora baliatuta, bigarren izan zen Hodei Lujanbio (50:45) eta Mathieu Gachen saratarrak osatu zuen podioa (52.55). Emakumezkoen artean, Iruñeko Maria Ordoñez izan zen azkarrena (56.27), Burlatako Naiara Irigoien (59.46) eta Etxauriko Elisa Gonzalezen (1.01.12) aurretik.

Maratoi erdian aldiz, euskal selekzioko Ander Iñarra lezotarra nagusitu zen (1.43:.22), Iruñeko Iñigo Macias (1.45.02) bigarren helmugaratu zen eta Hendaiako Damien San Martin (1.46.26) hirugarren. Emakumeen artean, Alizia Olazabal irundarra gailendu zen (2.14.44), Lezoko Lurdes Oiartzabal bigarren (2.21.28) izan zen eta Larresoroko Vero Couvreur hirugarren (2.28.00).

Emaitza hauekin, bi proben konbinatuan (bi proben denborak batuta), Intxixu Trail Giziria mendi lasterketa taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen gizonezkoen artean, larunbatean bigarren eta igandean laugarren izan baitzen.

Lasterketa Gaueko Lanak

Gizonezkoak

1 JON  RIDRUEJO  FERNANDEZ  0:50:29 14  Zizur Txikia

2 HODEI  LUJANBIO  APEZETXEA  0:50:45 Goizueta

3 GACHEN   MATHIEU  0:52:55   Sara

4 UNAI  IANTZI  MARITORENA  0:53:15  Aniz

5 ASIER  APEZETXEA  IPARRAGIRRE  0:54:35  Arantza

Emakumezkoak

1 MARIA  ORDOÑEZ  MARINA   0:56:27 Iruñea

2 NAIARA  IRIGOYEN  INDAVE   0:59:46 Burlata

3 ELISA  GONZALEZ  FRANCO  1:01:12  Etxauri

4 BENITA  REA ARIAS     1:11:39 933  Iruñea

5 OLATZ  AIZPITARTE  URIARTE 1:12:53 Elorrio

Kontrabandisten erdi maratoia

Gizonezkoak

1 ANDER  IÑARRA  OLAZIREGI  1:43:22  Lezo

2 IÑIGO  MACIAS  CIPRIAIN  1:45:02  Iruñea

3 SAN MARTIN   DAMIEN  DAMIEN  1:46:26 Hendaia

4 HODEI  LUJANBIO  APEZETXEA  1:49:10  Goizueta

5 JULEN  FERNANDEZ  ARIN  1:52:44  Hondarribia

Emakumezkoak

1 ALIZIA  OLAZABAL  DONATO DE LOPEZ  2:14:44 Irun

2 LURDES  OIARTZABAL  ETXEBERRIA  2:21:28 Lezo

3  COUVREUR   VERO  VERO  2:28:00 Larresoro

4 MARIA  IRAIZOZ  CIRES  2:34:37  Elso

5 AMAIA   REME  REME 2:38:46 Azparren