KIROLA ETA EUSKARA
Kirolariak euskaraz adierazteko eskubidearen alde
Argazkia: guerebai.eus
‘Gu ere bai’ ekimenak kontzentrazioa deitu du urriaren 3an kirolariak euskaraz adierazteko eskubidea defendatzeko
Mobilizazioa ostiralean eguerdian egingo da Bilboko San Mames estadioaren aurrekaldean, “Euskarari erasorik ez! Kirolean ere euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Mikel San Jose eta Beñat Etxeberria Athleticeko jokalariek pairatu dituzten eraso euskarafoboak salatu, aurre egin eta bi jokalariei elkartasuna adieraziko diete. Kontseiluak eta Euskaltzaleen Topaguneak bat egin dute deialdiarekin. Euskal Herria Kirolaren ordezkariak ere bertan izango dira.
Bertan izango naiz @kontseilua.ren izenean. Hautu eredugarriak hartzen dituzten herritarrak babestu behar ditugu. Guztion artean #geroaeuskaratik https://t.co/SASPreUinu
— Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao) July 1, 2020
"Ostiraleko ekitaldian @topagunea-ko kideok ere parte hartuko dugu, agurra #euskaraz egiteagatik @mikelsanjo6.k eta Beñat Etxebarriak jasan duten jazarpena salatzeko eta beraiei babesa erakusteko". @KikeAmonarriz #guerebaihttps://t.co/uTn46LYPRO
— Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea) July 1, 2020
Mikel San Jose eta Beñat Etxeberriak ehunka eraso jaso dituzte irain eta mehatxu forman sare sozialetan beren agur oharra euskara hutsean argitaratzeagatik . “Errespetu falta iruditzen zait, jar ezazu gaztelaniaz ez baitugu denok ulertzen euskaraz“, “Ustel zaitezte baskongadoak asmatutako zuen hizkuntzarekin eta sineskeria paganoekin” edo “Ez dakit zer jartzen duen, baina gora GAL” egoera ilustratzeko balio duten adibideak besterik ez dira.
Horren aurrean, Gu ere bai plataformak elkarretaratzea deitu du. “Ostiral honetan kirolarien hizkuntza eskubideen aldeko agerraldia egingo dugu San Mames aurrean. Euskaltzaleak, kirolzaleak gure jokalarien alde agertuko gara. Euskararen aldeko mezuekin, ahoa maskarillarekin estalita eta ikurriñarekin”, adierazi dute.
Mikel San Josek halako kontu garrantzitsuak bere ama hizkuntzan errazago ateratzen zaizkiola idatzi die, baita batua.eus itzultzaile neuronala gomendatu ere.
Para quienes no hayáis podido entender nuestro comunicado, recomendamos para esta u otras ocasiones https://t.co/pcsSZK3wip, traductor de nivel. En ningún caso hemos querido excluir a nadie, pero para algo tan personal preferíamos expresarnos en nuestra lengua. Aupa Athletic!
— Mikel San José (@mikelsanjo6) June 29, 2020
Beñat Etxeberria eta Mikel San Jose Athleticeko futbolariek zabaldutako agur agiria
KIROLA ETA EUSKARA
Jokin Larrañaga: “Kirol Lege berria behingoz onartzea ezinbestekoa izango da”
Arabako Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuburua, kirola eta euskara uztartzeko bideaz
Euskal Kirolari, kirola euskaraz eta etxean egiteko tresna
Erreferentziazko zenbait kirolarik erakutsiko dute nola entrenatzen diren eta herritar guztiek egin ditzaketen zenbait ariketa gomendatuko dituzte
Bizkaian Kirola ere Euskaraz ekitaldia izan zen astelehenean
Bizkaian kirol mundua euskalduntzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zuten eragile ezberdinek