MENDIA

1980ko Everesteko espedizioaren gorazarrea egingo dute igandean

by | 2020/07/02

Argazkiak: emmoa.eus

‘Gu ere bai!’ ekimenak omenaldia egingo die 1980ko Everesteko Euskal Espedizioan ibili ziren mendizaleei

Antzeko omenaldia egin zieten Arraten bertan 198ko uztailaren 6an. Igandeko programak orduko hura gaur egunera ekarri nahi du, haiek egindako balentriaren tamainak Euskal Herriaren historiako garaipenen lerroan dagoela gogoan hartuta.

40 urte bete dira (1980ko maiatzaren 14an) euskaldunek Everesteko gailurra lortu zutenetik. Martin Zabaleta mendizale hernaniarra, Pasang Temba sherpagaz batera, Everest mendiaren gailurrera iritsi zen, eta ikurrina jarri zuten bertan. Everesteko gailurra egin ostean, Euskal Espedizioa omendu zuten Arraten. Kalamua mendira igo eta gero ekitaldia egin zuten Eibarko auzoan, eta, aurten ere, antzeko omenaldi bat egitea pentsatu du Gu ere bai! ekimenak inguruko mendizaleekin batera.

Antzeko egitaraua prestatu dute iganderako. Kalamua mendira igoko dira, eta 10:00etan jarri dute ordua mendi tontorrean, leku desberdinetatik abiatuko diren ibiltariak elkartzeko. Gero, 13:00etan, ekitaldia eta omenaldi herritarra egingo diote Arraten 1980ko Euskal Espedizioari.

Share This