KIROLA ETA EUSKARA

Kirolariak euskaraz adierazteko eskubidearen alde

by | 2020/07/02

Argazkia: guerebai.eus

‘Gu ere bai’ ekimenak kontzentrazioa deitu du urriaren 3an kirolariak euskaraz adierazteko eskubidea defendatzeko

Mobilizazioa ostiralean eguerdian egingo da Bilboko San Mames estadioaren aurrekaldean, “Euskarari erasorik ez! Kirolean ere euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Mikel San Jose eta Beñat Etxeberria Athleticeko jokalariek pairatu dituzten eraso euskarafoboak salatu, aurre egin eta bi jokalariei elkartasuna adieraziko diete. Kontseiluak eta Euskaltzaleen Topaguneak bat egin dute deialdiarekin. Euskal Herria Kirolaren ordezkariak ere bertan izango dira.

Mikel San Jose eta Beñat Etxeberriak ehunka eraso jaso dituzte irain eta mehatxu forman sare sozialetan beren agur oharra euskara hutsean argitaratzeagatik . “Errespetu falta iruditzen zait, jar ezazu gaztelaniaz ez baitugu denok ulertzen euskaraz“, “Ustel zaitezte baskongadoak asmatutako zuen hizkuntzarekin eta sineskeria paganoekin” edo “Ez dakit zer jartzen duen, baina gora GAL” egoera ilustratzeko balio duten adibideak besterik ez dira.

Horren aurrean, Gu ere bai plataformak elkarretaratzea deitu du. “Ostiral honetan kirolarien hizkuntza eskubideen aldeko agerraldia egingo dugu San Mames aurrean. Euskaltzaleak, kirolzaleak gure jokalarien alde agertuko gara. Euskararen aldeko mezuekin, ahoa maskarillarekin estalita eta ikurriñarekin”, adierazi dute.

Mikel San Josek halako kontu garrantzitsuak bere ama hizkuntzan errazago ateratzen zaizkiola idatzi die, baita batua.eus itzultzaile neuronala gomendatu ere.

Beñat Etxeberria eta Mikel San Jose Athleticeko futbolariek zabaldutako agur agiria

 

KIROLA ETA EUSKARA