BOXEOA
Kerman Lejarragak garaipena lortu du bere berragerpenean
Argazkia: @mundodeportivo
Kerman Lejarragak garaipena lortu du bere berragerpenean
Kerman Lejarragak bere mailarik onena berreskuratu du superwelter pisura egindako aldaketan eta Bartzelonako borrokan bi minututan azpiratu zuen Anderson Clayton brasildarra.
? #Boxeo ?
▶️ #BIDEOA: Kerman Lejarragak garaipena lortu du bere berragerpenean https://t.co/JstSjMjMsq #eitbkirolak— EiTB Kirolak (@eitbkirolak) November 30, 2019
Kerman Lejarragak garaipena lortu du Anderson Claytonen aurka Bartzelonan egin duen Super Welter pisuko borrokaldian, aurkaria lehen roundean KO utzita.
David Avanesyan errusiarraren aurka birritan galdu eta Europako Welter txapeldunaren gerrikoa galdu ostean, Kerman Lejarragaren ibilbidea pixka bat moteldua zirudien eta euskal boxeolariak superwelter pisura salto egitea erabaki zuen (72 kilo eman ditu baskulan, duela hilabete batzuk Bilbon neurtutakoa baino sei gehiago). Gallego Prada eta MGZ Boxingek antolatutako kartelaren buruetako bat izan zen, ‘Atzerapausoa’ izenburupean ospatutako ekitaldian, non Kermanek harrera beroa jaso zuen zaleen aldetik ringera hurbiltzerakoan. 27 urterekin, Lejarraga 28-2-0ko (23KO) errekorra zuela aurkeztu zen Bartzelonan, 41 urteko Anderson Clayton (41-14-2ko marka batekin, 35 KO) boxeolari beteranoaren aurka lehiatzeko prest.
Zortzi saiotarako adosturiko borrokaldia hasi zenetik, Kermanek ringean bere nagusitasuna ezarri zuen aurkaria guztiz menperatuz. Goian eta behean kolpeak joz, Lezarragak gogor astindu zuen brasildarra eta kanpaia jotzeko minutu baten faltan zeudela upper bat eta gibelera zuzenduriko ezkerreko kolpe bat kateatuz bere aurkaria zigortu eta lurrera bidali zuen. Denbora gutzi geratzen bazen ere Clayton ez zen altxatu eta hartara kermanek garaipen argia eta erabatekoa erdietsi zuen. Kerman Lejarragak ringaren gainean ospatu zuen lorturiko garaipena ikurriña eskuan zuela eta eskerrak eman zizkion ikuslegoari. Astebukaeran ikusitakoaren arabera, esan daiteke Kerman Lejarragaren bertsiorik onena itzuli egin dela.
Ekitaldi berdinean Violeta Gonzalezek (Bilbon bizi den asturiar boxeolaria) parte hartu zuen, Melania Sorroche Europako txapeldunaren aurka galdu zuelarik, zortzigarren roundean lurrera erorita.
Abenduaren 14an, Bilboko Deportivon
Bestalde, abenduaren 14an Bilboko Deportivon boxeo emanaldia egongo da, Jon Míguez zein Nany Suarez tarteko eta Rikar Urrutia bizkaitarraren debuta gauzatuko delarik.
Boxeoa
Euskal Herria-Ingalaterra, nazioarteko boxeo ekitaldia ekainean
Ekainaren 6rako aurreikusita dago ekitaldia baina koronabirusaren bilakaerak eragozten badu udaren ostean egingo da
Euskal boxeolarien garaipenak Iruñeko larunbateko jaialdian
David Soria eta Cesar Nuñez nafarrek zein Andoni Gago bizkaitarrak bigarren roundean, eta Kerman Lejarragak puntuetan
Kerman Lejarraga, Europako Super Welter titulurako hautagaia
Isaac Real katalanaren aurkako borrokaldia iragarri dute oraindik zehaztu gabeko datan