MENDI LASTERKETAK
Jon Duran eta Enara Oronozek irabazi dute Urduñako Mendi Duatloia
Urduñako Mendi Duatloiaren edizio berri bat ospatu zen iragan irailaren 18an Gorobeleko baso eta gailurren artean. La Txozako gainetik abiatu ziren korrikalariak, iazko edizioan egin bezala, arratsaldeko 17:00etan.
Ibilbidea hiru zatitan banatuta zegoen: lehenbizi, 7 kilometro egin behar izan zituzten parte hartzaileek korrika. 15 kilometroko BTTko tartea osatu zuten gero. Lasterketaren azken 1,5 kilometroak korrika egin zituzten kirolariek berriro ere.
Sailkapena bi modalitatetan banatu zuten: sailkapen indibiduala eta errelebo lasterketa. Lehenengoek, korrika zein bizikletan, osorik egin zuten 23,5 kilometroko zirkuitua. Bigarrenek binaka hartu zuten parte; bikotekide batek bizikletan eta bestea korrika.
Gizonezkoetan, Jon Duran Aiaramendi taldeko kidea izan zen kirolaririk azkarrena, ibilbidea ordu eta hogeitalau minututan osatuz. Emakumezkoetan berriz, Enara Oronozek irabazi zuen (1:45:19). Errelebokako sailkapenean Ibon Ruiz de Alda eta Hugo Teixeira igo ziren podiumeko lehenengo postura, ibilbidea ordu bete eta hogeitabederatzi minututan osatu ostean.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 JON DURAN BASOA AIARAMENDI 1:24:55
2 PAUL BEREZIARTUA PLAZA MUGARRA TRIATLOI TALDEA 1:25:11
3 IÑAKI ISASI AIARAMENDI 1:25:48
4 ENEKO GURRUTXAGA UGARTE GALARREGI GALDARATZ 1:27:28
5 JOSU URRESTARAZU GARCIA 1:28:46
Emakumezkoak
1 ENARA ORONOZ MATEO YURREBASO 1:47:19
2 ZURIÑE FRUTOS GUTIERREZ TRIGOI T.T 2:29:47
Erreleboka
1 IBON RUIZ DE ALDA-HUGO TEIXEIRA 1:29:33
2 JOSEBA / UNAI AGUIRRE / UNZAGA AMURRIO TRAIL TALDEA 1:30:49
3 PEIO / EKAIN ALDAMA ALBENIZ / USATEGUI MUGURUZA 1:32:12
4 ANDER / NATXO URRUELA GUILLEN / DIAZ URKITZA ALDAPA CYCLE STORE 1:35:05
5 JULEN / GAIZKA BALERDI ARANBURU / ARANBURU URDANGARIN 1:38:44
PROBAREN EZAUGARRIAK:
1-Sektorea: 7 km-ko mendi lasterketa, 264m+
2-Sektorea: 16 km mendi bizikletaz 496 m+
Sektorea: 1 km-ko mendi lasterketa, 10 m+
XI. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoa 2021eko hurrengo proba, Urriaren 9an lehiatuko den VI. Aiarako Mendi Duatloia izango da, kontutan hartuta Arriarango proba ez dela egingo eta Ibarrakoa aldiz, Azaroak 6ra atzeratu dela.
Bertan behera utzi dute Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa
Osasun krisiak bultzatuta guztien ongizatearen alde egiteko hautua egin du probaren antolakuntzak
Mikel Linazisorok Obaba (9a zailtasuna) bidea kateatu du Baltzolan
Euskal Selekzioko kidea den bergararraren hirugarren 9ª zailtasuna da bere ibilbidean
2021eko mendiko lasterketen rankinga, bertan behera
Edonola ere, Euskal Mendi Federazioak lineako, bertikaleko eta ultra distantziako txapelketak aurrera ateratzen saiatuko da