MENDI LASTERKETAK

Jokin Tolosa eta Leire Elola nagusi Loatzoko Igoeran

by | 2022/04/25

Argazkiak: ataria.eus

Azken bi urteetan bertan behera geratu ostean, pasa den igandean lehiatu zen Loatzoko XXVIII. igoera-jaitsiera, goizeko 10:30ean hasita.

Amasako Martina elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak antolatzen dute lasterketa, eta tradizioari eutsiz, aurten ere, apirileko azken igandean lehiatu da.

Korrikalariak Amasatik abiatu ziren, eta 9,73 kilometro egin behar izan zituzten guztira Uxo-Toki elkartetik hasita; 631 metrora dagoen Loatzo mendia igo ostean, Amasan bertan zegoen helmugara itzuliz. Itsas mailatik 90 metrora dago Amasako plaza; Loatzoko gaina, berriz, 631 metrora.

Guztira, 69 korrikalariek parte hartu zuten, baina Jokin Tolosa anoetarra eta Leire Elola tolosarra izan ziren lehenak helmugaratzen.

Tolosak 46 minutu eta 12 segundo behar izan zituen Loatzo igo eta jaisteko. Igoera guztian zehar bost korrikalari elkarrekin joan ziren lasterketaren buruan, eta jaitsieran ere halaxe izan zen. Herrira Axier Aburuzaren atzetik sartu bazen ere, Tolosak azken metroetan aurrea hartu zion eta bera izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Aburuza izan zen bigarren, bi segundora, eta hirugarren postuan sailkatu zen Josu Urrestarazu, 46 minutu eta 25 segundoko denborarekin.

Emakumezkoen lehian berriz, Elolak erdietsi zuen garaipena, 55 minutu behar izan zituelarik lasterketa amaitzeko. Oihana Zubillaga izan zen bigarren lau segundora, eta Aitziber Ibarbia hirugarren, 58 minutu eta 45 segundoko denbora eginda.

Urtero bezala, bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere, diruz saritu zituzten lehen hiru sailkatuak: lehenak, 120 euro jaso zituen; bigarrenak, 80 euro; eta hirugarrenak, 50 euro. Amaieran, guztiek hamaiketakoa egin zuten Uxo Toki elkartean.

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1.- Jokin Tolosa Zabala 00:46:12

2.- Axier Aburuza Belamendia 00:46:14

3.- Josu Urrestarazu Garaia 00:46:25

Emakumezkoak

1.- Leire Elola Izagirre 00:55:00

2.- Oihana Zubillaga Blanco 00:55:04

3.- Aitziber Ibarbia Beloki 00:58:45

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...