MENDI LASTERKETAK
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Ehunka kirolari eta beste hainbeste zaletu bildu ziren pasa den igande goizean Urduñan, Gualdetxu taldeak antolaturiko Urduñako Mendi Lasterketaren IV. edizioaz gozatzeko.
33 kilometroko lasterketa osatu behar zuten kirolariak izan ziren Foru Plazatik abiatzen lehenak, ibilbidea honakoa izan zelarik: Fraileburu azpitik Txarlazora igo, lehenengo gailur hori igaro ostean, Txoza iturri aldera jaitsi eta bertatik berriro ere gora egin. Bigarren igoera hau Bedarbideko malda ikusgarrietatik egin zuten eta herrira itzulera, aldiz, Senda Negra bidetik.
Aurtengo lasterketan, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibo zuena, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten parte hartzaileek, Bizkaiko mendi federazioaren 2021eko rankingerako puntuagarria izan zelarik.
Javier Goitia izan zen gizonezkoen kategorian azkarrena, 2 ordu eta 48 minutuko denbora eginda. Lehia bizia izan zen azken momentura arte, bigarren izandako Julio Salazarrek soilik segundo bat beranduago gurutzatu baitzuen helmuga.
Emakumezkoen kategorian berriz, Zutoia Odriozola elorrioarrak eskuratu zuen garaipena 4 ordu eta 17 minututan helmugaratuta. Atzetik, bigarren Edurne Arakistain (4 ordu eta 20 minutu) eta hirugarren Saioa Larrinaga (4 ordu eta 22 minutu) sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Errelebotako proban, Ander Isla eta Josu Isasi izan ziren garaileak, 2 ordu eta 56 minutu behar izan zituztelarik lasterketako 33 kilometroak osatzeko.
Lasterketa nagusia baino ordu erdi beranduago abiatu ziren 13 kilometroko lasterketako parte hartzaileak, Ibai Perez eta Lore Moyua nagusitu zirelarik.
SAILKAPENAK (33km)
Gizonezkoak
1 JAVIER GOITIA OMAECHEVARRIA (ZALLO) 02:48:47
2 JULIO SALAZAR RODRÍGUEZ (GASTEIZ) 02:48:48
3 KEPA VALLEJO UGARTE (TERTANGA) 02:56:19
4 ANDER DE LUIS (GASTEIZ) 02:56:54
5 HANOT ECHEVARRIA (ZARATAMO) 03:01:01
Emakumezkoak
1 ZUTOIA ODRIOZOLA URKIZA (ELORRIO) 04:17:15
2 EDURNE ARAKISTAIN JAUREGI (LEGORRETA) 04:20:19
3 SAIOA LARRINAGA (ONDARROA) 04:22:03
Irati Zabala eta Joanes Esparta, Euskal Herriko eskalada txapeldunak zailtasun modalitatean
Abiadura Txapelketan berriz, kategoria nagusiko lehian Martzel Vicario izan zen irabazlea, Ander Linazisorori gailenduta
Eneko Gurrutxaga eta Enara Oronoz garaile Ibarrako Piparra XI. Mendi Duatloian
Amasarrak lehen aldiz lortu du proba irabaztea, eta iruindarrak pasa den urteko garaipena berretsi du
Munduko Mendi Lasterketen Kopa amaitu da, Euskal Selekzioaren partehartzearekin
Sailkapen nagusian, Ander Iñarrak laugarren postua eskuratu du eta Mayi Mugikak bosgarrena