HERRI KIROLAK/AIZKORA
Izar berriak aizkora txapelketa berriari hasiera eman zaio Basaurin
“IZAR BERRIAK” lehiaketa berriari hasiera eman zitzaion pasa den larunbatean, urriak 23, eguerdiko 12:00etatik aurrera Basaurin.
Sei aizkolari bikote arituko dira nor baino nor gehiago txapelketa honetan: Txomin Amundarain eta Ibai Soroa, Joxean Etxeberria eta Axel Larrañaga, Hodei Ezpeleta eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Oier eta Xuban Kañamares, Julen Olano eta Julen Gabirondo, eta Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia Basozabal.
Guztira bi jardunaldi lehiatuko dira, bi saio horietan lortutako denborak batuko direlarik.
- jardunaldia. Basauri (Artunduaga frontoia), urriaren 23an, larunbata, 12:00etan.
- jardunaldia. Azpeitia (Izarraitz frontoia), azaroaren 1ean, astelehena, 12:30etan.
Basauriko lehen ekitaldian lan hauek bete zituzten aizkolari bikoteek: 45 ontzako bi enbor moztu zituzten erlojuaren kontrako lanean, 65 ontzako enbor bakarra abiadura proban, eta sei kanaerdiko azken lan saioan, lan erdira.
Azkenean, Amundarain eta Soroa izan ziren azkarrenak, hamalau minutu eta 58 segundo behar izan zituztelarik lanak amaitzeko. Suharri eta Basozabal (15’24”) sailkatu ziren bigarren postuan, Ezpeleta eta Izeta VI.a (16’10”) hirugarren izan ziren, Olano eta Gabirondo (16’40”) laugarren, Kañamares anaiak (17’05”) bosgarren eta Etxeberria eta Larrañaga (19’20”) seigarren, hurrenez hurren.
Binakako Harrijasotze eta Emakumeen Trontzalari txapelketen lehen jardunaldiak ere jokatu zituzten Basaurin:
Harrijasotzeari dagokionez, Sergio Mielgok eta Julio Jimenezek osaturiko bikotea aritu zen lanean, 150 kiloko laukizuzena, 125 kiloko kopa, 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola altxatu behar izan zituztelarik, txanda ezberdinetan.
Guztira 7.785 kilo jaso zituzten: laukizuzenari 8 jasoaldi (1.200 kilo), kopari 13 jasoaldi (1.625 kilo), kubikoari 20 (2.260 kilo) eta bolari 27 (2.700 kilo).
Emakumeen Trontzalari Txapelketan Batirtze Ispizua-Nerea Egurrola eta Iraide Gezuraga-Amaia Mendinueta bikoteek neurtu zituzten indarrak. Izpizua eta Egurrolak 6 minutu eta 15 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko eta Gezuraga eta Mendinuetak berriz 10 minutu eta 57 segundo.
Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bina jardunaldi asteburuan
Larunbatean Azkoitian gizonekoak 680 kiloko kategorian zein emakumezkoak 540 kilokoan eta igandean Mungian 640 kiloko kategoriko gizonezkoak
Urrezko binakako aizkolari txapelketa jokatu da Deban
Larrañaga-Rekondo bikoteak garaipena eskuratu du Mugertza-Alberdi mendean hartuta eta emakumezkoetan Nerea Sorondok Itxaso Onsalori gailendu zaio
Euskal Herriko Goma Gaineko Soka Tira Txapelketa abian
Irlandako mundiala ortzimugan, datorren larunbatean hasiko da Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa