HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bina jardunaldi asteburuan

by | 2020/01/09

Argazkiak: egursport.com

Euskal Herriko Goma Gaineko Euskal Herriko zortzinakako Txapelketari ekingo diote astebukaeran

 

Abenduaren 21ean Atziniegan azken jardunaldia lehiatu ondotik, Euskal Herriko launakako sokatira txapelketari amaiera eman zitzaion, non txapel guztiak Beti Gaztek irabazi zituen, emakumezkoen bi kategoriak, gizonezkoen bi kategoriak eta mistoa.

Orain, urte berriarekin batera, urtarrilaren 11n abiatuko da Euskal Herriko zortzinakako txapelketa, eta ondoren, otsailaren 19tik 23ra Irlandako Letterkenny hirian jokatuko den Munduko txapelketaren txanda izango da.

Txapelketa astebukaera honetan hasiko da, lehenengo jardunaldia larunbatean izango delarik, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Azkoitiako Gurea pilotalekuan. 680 kiloko kategorian gizonezkoak arituko dira eta emakumezkoetan 540 kilokoetakoak. Gizonezkoen kasuan, pisu honetako txapela jardunaldi bakarrean erabakiko da baina emakumezkoetan aldiz, pisu honetako hiru jardunaldietako lehena izango da. Gizonezkoen hurrengo taldeak neurtuko dituzte indarrak: Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak. Emakumezkoetan aldiz, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.

Igandean berriz, urtarrilak 12, 11:30tan hasita, 640 kiloko kategoriko gizonezkoak lehiatuko dira Mungiako kiroldegian. Lehiatuko diren taldeak hurrengoak: Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak. Honakoa, gizonezkoak 640 kilotan lehiatuko duten hiru jardunaldietako lehena izango da.

 

Hurrengo jardunaldiak:

-Urtarrilaren 18an Burgelun, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, 600 kiloko gizonezkoetan eta 540 kiloko emakumezkoetan neurtuko dituzte indarrak. Astebukaera horretan, igandean baina, Busturiako Altamira auzoan 11:30tan, 640 kiloko gizonezkoak arituko dira nor baino nor.
-Urtarrilak 25ean, 640 kiloko kategoriako gizonezkoak eta 540 kiloko emakumezkoak (hirugarren eta azken jardunaldia) izango dira aurrez aurre Idiazabalen.
-Otsailaren 1ean, oraindik zehaztu gabeko arabako herriren batean, 600 kiloko gizonezkoek bigarren jardunaldia lehiatuko dute eta 500 kiloko emakumezkoek lehen saioa burutuko dute.
-Otsailaren 8an Ibarran, gizonezkoen 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta emakumeen 500 kiloko bigarrena jokatuko dute.600 kiloko gizonezkoak (hirugarren eta azken jardunaldia) eta 500 kiloko emakumezkoen bigarren jardunaldiaren txanda izango da.
-Otsailaren 15ean berriz, Berriozarren, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko dute egun bakarrean eta emakumeen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia lehiatuko dute.
Eta azkenik, otsailaren 16an, Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketari amaiera emanez,Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.

Talde partehartzaileak:

Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.

Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.

Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.

Share This