EUSKAL PILOTA

IX. Antton Pebet Oroimenezkoa irabazi dute Muruak eta Aizpuruak

2022/01/04

Argazkiak: Ataria.eus

Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari hasiera eman zitzaion pasa den abenduaren 2an, Villabonako Bearzana frontoian.

Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasi zen, guztira hamabi bikotek hartu dutelarik parte txapelketan.

Orain dela bi asteburu jokatu ziren finalerdiak, abenduaren 17an, eta final haundia berriz igande honetan jokatu da, urtarrilaren 2an, goizeko 11:00etan hasi den pilota jaialdiaren barruan.

Aurten, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu izan dira  txapelak lortzeko lehian aritu diren bikoteak, afizionatuen elite mailako lau pilotariek emozioz beteriko lehia eskaini zigutelarik.

Villabonako Behar Zana frontoia goraino beteta zegoela, Tolosa-Aurrera elkarteko Julen Aizpuru asteasuarra eta Soraluzeko Ander Murua pilotariak, Oberena elkarteko Josu Igoa eta Irurtzun elkarteko Aaron Arbizuren aurka aritu ziren tentsio handiko finalean.

Partidua orekatua izan da hasi eta buka baina azkenean  azkenean Murua eta Aizpuruak 22-18 emaitzarekin jantzi dute txapela. Halaber, Muruak eraman du pilotari onenaren saria, partida guztian zehar maila oso onean aritu baita.

IX. Antton Pebet Txapelketako emaitzak:

Final-zorzirenak:

-Murua-Aizpurua, 22  Etxezarreta-Aranguren, 9

-A.Etxebarria-Elizegi  22; Azketa-Altuzarra, 21

-Urbieta II-Alduntzin  17; Igoa-Arbizu, 22

-E.Labaka-Cuairan, 13  Uribe-Iztueta, 22

Final-laurdenak:

-Murua-Aizpuru 22  Elizalde-Urruzola 6

-Maiz-Elizegi 22  Antso-Ibarloza 6

-Igoa-Arbizu 22 Alberdi-Garmendia 16

-Uribe-Iztueta 22  Senar-Balerdi  13

Finalerdiak:

-Murua-Aizpuru 22  Maiz-Elizegi 5

-Igoa-Arbizu 22  Uribe-Iztueta 11

Finala:

-Murua-Aizpurua 22  Igoa-Arbizu  18