MENDI LASTERKETAK

Maiatzaren 22an jokatuko da II. Talai Mendi Trail lasterketa

2022/01/04

Datorren  maiatzaren 22an, igandea, lehiatuko da II. Talai Mendi Trail lasterketa, goizeko 10:00etatik aurrera, Talai Mendi Elkarteak antolatuta. Orioko plazatik abiatu eta bertan amaituko da proba, 14 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, 1.200 metroko gorabeherarekin. Nagusiki Kukuarri mendiaren inguruan ibiliko dira, eta 650 metroko desnibel positiboa izango du.

Izena emateko epea laster zabalduko dute, urtarrilaren 10ean, Kronoak.com webgunean,eta maiatzaren 19ra arte irekita egongo da, antolatzaileek aipatutakoaren arabera izena ematen duten aurreneko 200 korrikalarientzat egongo delarik tokia.

Iaz jokatu zen aurrenekoz lasterketa, eta Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga izan ziren garaileak, guztira 228 korrikalarik parte hartu zutelarik.

Gizonezkoei dagokionez, Ibai Makazaga zarauztarrak lortu zuen garaipena helmugan 59:44 denbora eginda (berak bakarrik lortu zuen ordubetetik jaistea), Pello Perez (1:01:39) izan zen bigarren eta Aitor Regillaga (1:01:41 ) hirugarren.

Emakumezkoen artean borroka estuagoa egon zen eta azkenean Oihana Kortazar (01:05:38) gailendu zen, Onditz Iturbek (1.07.13) eta Oihana Azkorbebeitiaren (1.08.05) aurretik.

Hauek izan ziren sailkapenak:

Gizonezkoak

1 MAKAZAGA ARISTI, IBAI 0:59:44 4:16 ORIO

2 PEREZ IGARZABAL, PELLO 1:01:39 0:01:55 4:24 HERNANI

3 REGILLAGA BELOKI, AITOR 1:01:41 0:01:57 4:24 TOLOSA

4 FERNANDEZ ARIN, JULEN 1:01:49 0:02:05 4:25 HONDARRIBIA

5 FROEMMING ALDANONDO, BEÑAT 1:02:07 0:02:23 4:26 IDIAZABAL

Emakumezkoak

1 KORTAZAR ARANZETA, OIHANA 1:05:38 0:05:54 4:41 MUTRIKU

2 ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 1:07:13 0:07:29 4:48 IGORRE

3 AZKORBEBEITIA URIZAR, OIHANA 1:08:05 0:08:21 4:52 ABADIÑO

4 ETXEZARRETA GURRUTXAGA, MAITE 1:11:27 0:11:43 5:06 AZPEITIA

5 ZUBILLAGA, OHIANA 1:17:38 0:17:54 5:33 TOLOSA

Share This