EUSKAL PILOTA
IX. Antton Pebet Oroimenezkoa irabazi dute Muruak eta Aizpuruak
Argazkiak: Ataria.eus
Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari hasiera eman zitzaion pasa den abenduaren 2an, Villabonako Bearzana frontoian.
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasi zen, guztira hamabi bikotek hartu dutelarik parte txapelketan.
Orain dela bi asteburu jokatu ziren finalerdiak, abenduaren 17an, eta final haundia berriz igande honetan jokatu da, urtarrilaren 2an, goizeko 11:00etan hasi den pilota jaialdiaren barruan.
Aurten, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu izan dira txapelak lortzeko lehian aritu diren bikoteak, afizionatuen elite mailako lau pilotariek emozioz beteriko lehia eskaini zigutelarik.
Villabonako Behar Zana frontoia goraino beteta zegoela, Tolosa-Aurrera elkarteko Julen Aizpuru asteasuarra eta Soraluzeko Ander Murua pilotariak, Oberena elkarteko Josu Igoa eta Irurtzun elkarteko Aaron Arbizuren aurka aritu ziren tentsio handiko finalean.
Partidua orekatua izan da hasi eta buka baina azkenean azkenean Murua eta Aizpuruak 22-18 emaitzarekin jantzi dute txapela. Halaber, Muruak eraman du pilotari onenaren saria, partida guztian zehar maila oso onean aritu baita.
IX. Antton Pebet Txapelketako emaitzak:
Final-zorzirenak:
-Murua-Aizpurua, 22 Etxezarreta-Aranguren, 9
-A.Etxebarria-Elizegi 22; Azketa-Altuzarra, 21
-Urbieta II-Alduntzin 17; Igoa-Arbizu, 22
-E.Labaka-Cuairan, 13 Uribe-Iztueta, 22
Final-laurdenak:
-Murua-Aizpuru 22 Elizalde-Urruzola 6
-Maiz-Elizegi 22 Antso-Ibarloza 6
-Igoa-Arbizu 22 Alberdi-Garmendia 16
-Uribe-Iztueta 22 Senar-Balerdi 13
Finalerdiak:
-Murua-Aizpuru 22 Maiz-Elizegi 5
-Igoa-Arbizu 22 Uribe-Iztueta 11
Finala:
-Murua-Aizpurua 22 Igoa-Arbizu 18
Barrenetxea IV.ak irabazi du Erremonteko Master UTS Txapelketa
Lehia ezin eder eta estuagoan Barrenetxeak 30-29 irabazi zion Urrizari larunbatean Galarretan
Emakume Master Cup txapelketa Villabonan
Bearzana pilotalekuan, pilota goxuarekin jokatutako eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketako lau norgehiagoka izan ziren iragan larunbatean
Javier Saez: “Nazioarteko Federazioan sarrera eskatzeko asmoa dugu”
Euskadiko Igeriketako Federazioko Presidente Javier Saezekin elkarrizketa