ERRUGBIA
IV. Inklusibo Txapelketa jokatu da Hernanin
Pasa den larunbatean jokatu zen IV. Inklusibo Txapelketa Hernanin, lehena lizentzia federatuarekin
Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta, Inklusibo Txapelketaren laugarren edizioa jokatu zen iragan larunbatean Landaren, goizeko 11:30etatik aurrera, urte beteko geldialdiaren ostean. Aurten Getxo Rugby Taldea izan zen gonbidatua eta beraz etxekoen aurkaria ikuslerik gabe lehiatu zen norgehiagokan.
Covid19 gaitzak eragindako pandemia dela eta, Euskal Errugbi Federazioak antolatu behar zuen Bultza Liga urtebete atzeratu da (dena ondo bidean, hurrengo denboraldian jokatuko litzake lehen Bultza Liga ofiziala) eta horregatik, IV. Inklusibo Txapelketako partida hau izan zen guztietatik ofizialki jokatu den lehena.
Urte luzez lanean egon ondoren, Euskal Errugbi Federazioak (EEF-FVR) lizentzia federatiboa egitea onartu du, eta hori horrela estatu osoan barneratzaile fitxarekin jokatu den lehen partida izan zen, horrek dakarren guztiarekin (akta ofiziala, jokalari bakoitzaren inklusibo lizentzia txartelarekin, Federazioak jarritako epailea eta egitasmoa aurrera eraman duten taldeek adostutako legeak besteak beste).
Arrakasta haundia izan zuen txapelketak eta berdintasuna ikusi zen Landaren, izan ere, bi taldeek izan zituzten aukerak entseguak lortu eta aurkaria gainditzeko. Joko bizi batekin korrikaldi haundiak eta amaiera benetan zirraragarriak ikusi ziren zelaian. Zelaian jaso zen emaitza gutxienekoa bada ere, azkenean Hernani Errugbi Taldeak 19-5 irabazi zion Getxori.
Partidaren amaieran sari banaketa egon zen txapeldunei dominak eta merezitako txapela banatzeko asmoz. Inklusibo saria ere banatu zen, aurtengoan Getxo Rugby taldeari egokitu zitzaiolarik, beraien balore, errespetu eta jardunaldi osoan erakutsitako grinagatik.
II. Euskal Errugbi Liga atzeratu dute
Covid-19aren pandemia egoera dela eta antolakuntzak erabaki du bigarren edizioa 2021eko abuztura atzeratzea
Iñaki Laskurain: «Beste batzuek gauzak egiteko lana bultzatu dugu»
Elkarrizketa Iñaki Laskurain, Euskadiko Errugbi Federazioko Presidente Ohiarekin [berria.eus]
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz