MENDI LASTERKETAK

Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun

2021/06/24

Maite Maiorak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen pasa den asteburuan, 5 ordu, 13 minutu eta 42 segundoko denbora eginda.

Patou Traila mendi lasterketa beteranoa da, zeina hiru egunetan zehar egiten den Saint Lary Soulanen, Aure haranako herri ezagunean. Modalidade ezberdinetan lehiatzen da Traila: KBertikala, 11km, 20km, Skyrace 22k eta Marathon 42k.

La Patou Trail Maratoia proba erregina da,  42 kilometro ditu eta 3.300 metrotako desnivel positiboa, eta banaka zein erreleboka korritu daiteke. Proba honetako ibilbidea Saint Lary Soulan eski estaziotik igarotzen da, gero Tramezaigues bailarara jaitsi eta handik Consaterre lakuak dauden pareraino igotzeko. Amaieran Cap de Laubère jaitsi behar zuten Saint Lary-Soulan herrira ailegatu aurretik.

Lehenengo kontrol-gunetik aurrera jarri zen lasterketa buruan bakarrik Maiorak, eguraldiaren gorabeherei aurre eginda: behelainoa, eguzkia, beroa, euria, haizea, hotza eta lokatza, denetarik izan baitzuten korrikalariek.

Lasterketaren erdialdeko kontrol gunean berriz 2 ordu eta 25 minutuko denbora egin zuen mendaroarrak, atzetik zetorrenari dagoeneko 19 minutuko aldea aterata. Handik aurrera, abantaila haunditzen joan zen eta helmuga zapaltzerakoan 5:13:42ko denbora egina zuen,  bigarren izandako Emeline Oudeti 42 minutuko aldea aterata eta hirugarrenari (Carole Duhart) ordubete baino gehiago.

SAILKAPENA:

  • MAIORA ELIZONDO MAITE 5:13:42
  • OUDET EMELINE 5:55:46
  • DUHART CAROLE 6:16:58
  • MAENZA KARINE 6:43:36
  • ALQUIER MAGALI 6:44:37
  • RENOUX LUCILE 6:49:38
  • FABRE KARINE        7:02:33
  • MARC NOELLE         7:03:13
  • THIRIEZ CAMILLE 7:03:43
  • POMMIES KATTALIN 7:04:03

Share This