LASTERKETAK
Irailean izango da, printzipioz, Zarauzko Triatloiaren 34.edizioa
Izatez ekainaren 13an egitekoak baziren ere data berria adostu nahian dabiltza egunotan Zarauzko Triatloiko antolatzaileak eta, jakinarazi dutenaren arabera, proba irailean egiteko asmoa dute
Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa ez da ekainean lehiatuko, izan ere, astelehen honetan antolakuntzak ateratako oharrean jakinarazi duenez, Covid-19aren krisia dela-eta, hainbat erabaki hartu behar izan dituzte halabeharrez.
Hartara, koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeraren bilakaera ikusita, Zarauzko Triatloi Elkarteak, ekainetik irailera pasatzeko erabakia hartu du, agintariekin elkarlanean ari direlarik data berri bat lortu ahal izateko.
2020ko data berria erabakitzeko azken eguna ekainaren 10a izango dela adierazi du Zarauzko Triatloi Elkarteak eta azkenean data egokirik bilatu ezean, 2021. urtera pasako da 34. Zarauzko Triatloia.
Izena emanda zuten baina dagoeneko lehian parte hartzeko asmorik ez duten kirolariei ordaindutako diru kopurua osorik itzuliko diete, horretarako bi epe irekiko direlarik: apirilaren 13tik 26ra bitartean edo data berria iragarri eta hurrengo hamar egunetan.
Behin baja emanez gero, Zarauzko Triatloiaren 34. edizioan parte hartzeko aukera galduko da eta irailerako data lortzen ez bada, baja eman ez duten triatletek 2021eko ediziorako dortsala ziurtatuta izango dutela gaineratu dute antolatzaileek.
Azkenik, barkamena eskatu dute antolatzaileek sortutako eragozpenengatik.
Zarauzko Triatloiaren ibilbideak
2.9 Km igerian:
Getariatik Zarautzerako itsasaldi hau itsaso zabalean egiten da
78 Km bizikletan:
Parte hartzaileek bi buelta eman beharko dizkiote 26 kilometroko zirkuitu bati, eta buelta bat 25 kilometroko beste bati.
Oinezko lasterketa 21 KM:
Zarauzko Triatloiko oinezko lasterketako ibilbideak tauletako igarobide ezaguna izango du.
Iazko edizioa
Gizonezkoetan Nan Oliverasek irabazi zuen 2019ko triatloia, helmuga 3:53:32 denbora lortuta zeharkatu ostean. Bigarren sailkatua Eneko Llanos izan zen (3:54:14) eta hirugarren Ander Okamika (3:56:15).
Emakumezkoetan Judith Corachán izan zen garailea, froga 4:22:10 denborarekin bukatu ostean. Bigarren Emma Bilham izan zen (4:24:10) eta hirugarren Anna Noguera (4:25:42).
Nahia Quincoces-Igone Campos eta Aitor Ajuria-Asier Alonso, Binakako Eski txapeldunak
Euskal Selekzioko emakumezkoen bikoak ere garaipena lortu zuen 2022ko Gran Altitoy-Ternua lasterketan
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbeitia EMFKopa-ko lehen liderrak
Larunbat honetan, Bediako VI. Kolazino Mendi Egunak EMF Kopako zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen
Zabaldu dute Sare Eguneko krosean izena emateko epea
Maiatzaren 21ean, larunbata, izango da Sare Eguna, eta 12:00etan egingo dute krosa