HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iraetan jokatu da Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa lehiatu zen igandean Iraetan, arratsaldeko 18:00tan hasita
Santa Ines jaien barruan, herri kirol jaialdia izan zen Iraetako pilotalekuan. Aizkorari dagokionez, Urrezko binakako txapelketaren laugarren jardunaldia lehiatu zen igande arratsaldean eta Iker Vicente- Jesus Maria Mujika gailendu zitzaizkien Larrañagari eta Rekondori.
Aurretik, goizeko 12tan hasita Aiako probalekuan lehiatu zen txapelketaren hirugarren jardunaldia non Ugaitz Mugertza IIa eta Julen Alberdi Txikia IVa osatutako bikoteak, Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka garaipena lortu zuten.
Bost modalitatetan egin zuten lana Iker Vicente-Jesus Mari Mujika eta Jon Rekondo-Mikel Larrañaga bikoteek. Tarte txikiak izan ziren proba guztietan eta amaieran soilik segundo bakar batzuen aldea izan zen.
Esan bezala, Irabazleak Vicente eta Mujika izan ziren, 20 minutu eta 39 segundoko denbora eginez: 45 ontzako enborra erlojuaren aurka mozten 1.39ko denbora behar izan zuten. Kanaerdikoa zutik mozten, 1.35koa. 65 ontzakoa abiadurazko frogan mozten, 2.25koa. Laugarren froga 45 eta 54 ontzakoak etzanda jarrita moztea izan zen (2.03). Iraupenezko azken proban lau enbor 60 ontzako eta bi enbor 65 ontzako moztu zituzten (12´57´´).
Bere aurkariek, Rekondok eta Larrañagak 20 minutu eta 55 segundo behar izan zituzten lanak bukatzeko: erloju kontra (1´41´´), zutik (1´41´´), abiaduran (2´16´´), zutik/etzanda (2´16´´) eta iraupenezkoan (13´01´´).
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa:
Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren edizio berri honetan lau bikote izango dira lehian: Vicente-Mujika, Mugertza II.a-Txikia IV.a, R. Saralegi- Otaño eta Rekondo-Larrañaga.
Lehen fasean denek denen aurka jokatuko dute. Ondoren izango dira kanporaketak. Hasierako fasean bost lan dituzte: erlojuaren aurka bi enbor 45 ontzakoak, zutik kana-erdikoa txanda librean. Abiadurakoa, 65 ontzako enbor bat bikote bakoitzak, zutik/etzanda bat 45 ontzakoa eta bestea kana-erdikoa –bikotekideek bana–, eta azken proba 60 ontzako lau enbor eta bi 65ekoak txanda librean.
Hurrengo jardunaldiak:
Hurrengo jardunaldia otsailaren 3an, Abadiñon izango da lehia, eta han Mujika-Vicente, Mugertza II.a- Txikia IV.aren aurka jokatuko dute eta otsailaren 5ean Beasainen, Rekondo eta Larrañaga, Saralegiren eta Otañoren aurka arituko dira, honela lehen faseari amaiera emanez. Ligaxkako hirugarren eta laugarren sailkatuak otsailaren 16an Oñatin lehiatuko dira, eta horko irabazlea, ligaxkako aurreneko bi sailkatuekin finala jokatuko du Azpeitian, martxoaren 9an.
Pilota profesionala ekainaren 24an itzuliko da Eibarko Astelenan
Baiko Pilota eta Aspe enpresetako bikote mistoek neurtuko dituzte indarrak, 17:00etatik aurrera
Astebete aurreratuko da Emakume Master Cup Txapelketaren hasiera
Finalerdiak, ekainaren 21ean izango dira Elgoibarren, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Final biak aldiz, Irunen astebete geroago.
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz