PILOTA/TRINKET
Iparraldeko Trinketeko Lehen Mailako txapela jantzi dute Inhar Ugarte eta Ekhi Ziarrustak
Argazkia: hiruka.eus
Iparraldeko lehenengo mailako ligako txapela jantzi zuten Inhar Ugarte eta Ekhi Ziarrustak igandean, hilaren 15ean, Garat-Anchordoqui (Atzarri taldea) osatutako bikotea mendean hartu ondoren.
Garaipen haundi honekin, duela urte bi hasitako bideari amaiera eman diote bizkaitarrek, izan ere, hirugarren mailatik abiatuta, lehenengo mailako txapelketa irabazi dute, Endaiarrak taldearen eskutik.
Trinketea eskupilotaren izarra da Ipar Euskal Herrian, Battitta Ducassou, Peio Larralde edo Bixintxo Bilbao bezelako izenek ondo isladatzen dutenez. Sébastien Gonzalez edo Yves Xala esker paretara aldatu ziren eta arrakasta lortu zuten ere. Alderantzizko bidea ez da hainbestetan gertatu, baina badaude Mikel Gonzalez berriztarra, Eneko Imaz gipuzkoarra edo Luis Sanchez naparra bezalako kasuak.
Hemendik aurrera, guzti honi, Ekhi Ziarrusta (Dima, 24 urte) eta Inhar Ugarte (Sopela, 30 urte) bizkaitarrak Iban Anchordoqui eta Bixente Garaten aurka Irisarriko trinketean lehiatu eta Iparraldeko afizionatu mailako txapel garrantzitsuena lortu dutela gaineratu beharko zaio.
Inhar Ugarte: "Iparraldeko lehenengo mailako trinket lehiaketa irabazi duten Hego Euskal Herriko lehenengoak izan gara"#pilota #trinket #iparraldekopilotabatzordeahttps://t.co/OEtFk1ECsK pic.twitter.com/pzrPmFcyJk
— Hiruka (@HirukaEus) December 19, 2019
2018an Mikel Larraldek, Endaiarrak taldekoa, eskeintza egin zien Iparraldeko txapelketan parte hartzeko, hirugarren mailatik hasita, eta ordutik haien asmoa lehenengo mailako txapelketa irabaztea izan zen. Hala, hirugarren mailan hasi eta bertan partidu guztiak irabazita igo egin ziren.
Jada bigarren mailan, nahiz eta finalerdietan galdu promozio baten bidez lenengo mailara igotzeko aukera izan zuten. Bi urteko ibilbide honetan bi partidu bakarrik galdu dituzte. Lehenengoa, esan bezala, bigarren mailako finalaurrekoa, eta aurtengo beste bat, Inhar Ugarteren ordezko bat jokatu zuenekoa Ekhirekin.
Finalekoa egun oso berezia izan zen, jende andana Bildu zen Irisarrin eta partida hasi baino lehen ordubetez argia joan bazen ere jendeak harmailetan jarraitu zuen, mugitu barik, ia bostehun pertsona orotara.
Abuztuan jokatu zuten Anchordoqui-Garat bikote berdinaren aurka Senperen eta orduko hartan 30-38 galdu bazuten ere, honakoan bizkaitarrek maila hobeagoa erakutsi eta txapela janztea lortu zuten.
Edozein modutan, oso partida gogorra izan zen. Bizkaitar bikotea ondo hasi arren lehia handia egon zen uneoro, 4-0 irabazten hasi baziren ere gerora hainbatetan aurrea hartu zieten aurkariek, eta beste askotan berdinketak izan ziren markagailuan. Hala ere, azkenean 40-37 irabaztea lortu zuten, ordubete eta 25 minutuz jokatu ondoren.
Hartara, Iparraldeko lehenengo mailako trinket lehiaketa irabazi duten Hego Euskal Herriko lehenengoak izan dira. Orain eta etorkizunari begira, ahal izatekotan profesionalen mailara igotzea da haien asmoa.
Aspalditik oso maila ona erakutsi dute eta askotan Iparraldeko profesionalen kontra lehiatu dira, eta baita irabazi ere, haien aurka lehiatzeko gaitasuna dutela erakutsita. Kontutan hartu behar da ere, Iparraldeko txapelketarik onena irabazi dutela eta, askotan, hori irabazten dutenek profesionalerako saltoa egiten dutela, esaterako, iazko bi txapeldunak profesionalak dira orain.
Abenduaren 24an Abadiñoko Gabonetako Txapelketan lehiatuko dira berriro ere, 17,30tan hasita Tornosolo trinketean.Txapelketa mistoa da honakoa, profesionalak eta afizionatuak lehiatzen dira eta azkenengo partiduan Arabiourrutia eta Harismendy (azken hau Iparraldekoa, profesionala) osatzen duten bikoteari 40-19 irabazita finalerako txartela eskuratu zuten bizkaitarrek.
Geure Sport aldizkari digitalaren 11. alea
Iker Vicente, Nafarroa eta Euskal Herriko aizkora txapeldunarekin elkarrizketa
Iker Vicentek marka saiakera egingo du
Ekainaren 14an, duela 25 urte Donato Larretxeak lorturiko marka historikoa gainditzen saiatuko da
Geure Sport aldizkari digitalaren 10. alea
Eneko Otaño aizkolariarekin solasaldia