TXIRRINDULARITZA
Ines Canterak irabazi du Bergara Hiria sari nagusia
Lokatza Ziklismo Eskolaren eskutik eta Bergarako Udalaren, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren eta Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioaren babesarekin, San Martzialerako erlojupeko igoera lehiatu zen pasa den ostiral arratsaldean.
Bergara Hiria San Martzial Emakumeen txirrindulari sarian, erlojupeko igoeran, kadete, jubenil eta elite mailako txirrindulariak aritu ziren nor baino nor gehiago. Aldapa gogorrak igo behar izan zituzten, eta ibilbidearen ezaugarrien ondorioz, proba azkarra baina intentsitate handikoa izan zen.
Denborarik onena Sopela Women’s Team taldeko Ines Canterak egin zuen (00:05:19), eta beraz, berak eskuratu zuen Bergara Hiria sari nagusia. 23 urtez azpikoetan lehena izan zen. Talde bereko Claire Steels (00:05:22) bigarren sailkatu zen hiru segundora, eta bera izan zen elite mailako onena. Rio Miera taldeko Irene Mendezek osatu zuen podiuma (00:05:34), irabazlearengandik 15 segundora. Azkenik, Bolintxo Okindegia-Lana taldeko Olatz Gabilondo bergararrak taldeko azkarrenaren saria eskuratu zuen, maila horretan (00:06:32).
Jubenil mailan, Laia Puigdefabregas nafarrak egin zuen denborarik onena (00:05:54) eta bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren, Seguros Bilbao-Miribilla taldeko Eneritz Vadillo (00:06:06) eta Arabarrak taldeko Olatz Camino (00:06:11).
Kadete mailari dagokionez, Limousin taldeko Ayala Serrano izan zen azkarrena (00:06:15) eta Txorierriko Nesken Taldeko Valeria Mouro bigarren sailkatu zen (00:06:16). Bolintxo Okindegia-Lanako Itxaso Plaza izan zen hirugarrena (00:06:42), eta bide batez, taldeko azkarrenaren saria ere eskuratu zuen maila horretan.
SAILKAPENA
1 CANTERA,INES F-S23 SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:19-97
2 STEELS,CLAIRE F-ELI SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:22-59
3 MENDEZ,IRENE F-ELI RIO MIERA-MERUELO-CANTABR 00:05:34-54
4 ERASO,IDOIA F-S23 LABORAL KUTXA FUND. EUSKA 00:05:41-74
5 LAIZANE,LIJA F-ELI ENEICAT-RBH GLOBAL-MARTIN 00:05:44-88
6 MONDARAIN,NAIA F-S23 SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:49-18
7 BULLERI,ALESSIA F-ELI ENEICAT-RBH GLOBAL-MARTIN 00:05:49-44
8 BELOKI,IRANTZU F-S23 LABORAL KUTXA FUND. EUSKA 00:05:52-89
9 SAIZ,NATALIA F-S23 SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:56-08
10 OSTERBY,FIE F-ELI RIO MIERA – CANTABRIA DEP 00:05:58-24
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
TXIRRINDULARITZA
Ailetz Lasak irabazi du Dorletako Ama XLIII. Saria
Laboral Kutxako ziordiarrak afizionatuen mailako bere lehen garaipena lortu zuen, mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik
Uztailaren 14 eta 15ean Tourrera joango gara!
Euskal ikurrak eta euskal txirrindulariei animoak eta aldarrikapena Pirinioetan
Bilbotik abiatuko da aurtengo Getxoko Txirrindulari Zirkuitua
Abuztuaren 1ean egingo den nazioarteko probak Bilbotik atera ondoren berreskuratuko du ohiko hiri-zirkuitua