TXIRRINDULARITZA
Ines Canterak irabazi du Bergara Hiria sari nagusia
Lokatza Ziklismo Eskolaren eskutik eta Bergarako Udalaren, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren eta Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioaren babesarekin, San Martzialerako erlojupeko igoera lehiatu zen pasa den ostiral arratsaldean.
Bergara Hiria San Martzial Emakumeen txirrindulari sarian, erlojupeko igoeran, kadete, jubenil eta elite mailako txirrindulariak aritu ziren nor baino nor gehiago. Aldapa gogorrak igo behar izan zituzten, eta ibilbidearen ezaugarrien ondorioz, proba azkarra baina intentsitate handikoa izan zen.
Denborarik onena Sopela Women’s Team taldeko Ines Canterak egin zuen (00:05:19), eta beraz, berak eskuratu zuen Bergara Hiria sari nagusia. 23 urtez azpikoetan lehena izan zen. Talde bereko Claire Steels (00:05:22) bigarren sailkatu zen hiru segundora, eta bera izan zen elite mailako onena. Rio Miera taldeko Irene Mendezek osatu zuen podiuma (00:05:34), irabazlearengandik 15 segundora. Azkenik, Bolintxo Okindegia-Lana taldeko Olatz Gabilondo bergararrak taldeko azkarrenaren saria eskuratu zuen, maila horretan (00:06:32).
Jubenil mailan, Laia Puigdefabregas nafarrak egin zuen denborarik onena (00:05:54) eta bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren, Seguros Bilbao-Miribilla taldeko Eneritz Vadillo (00:06:06) eta Arabarrak taldeko Olatz Camino (00:06:11).
Kadete mailari dagokionez, Limousin taldeko Ayala Serrano izan zen azkarrena (00:06:15) eta Txorierriko Nesken Taldeko Valeria Mouro bigarren sailkatu zen (00:06:16). Bolintxo Okindegia-Lanako Itxaso Plaza izan zen hirugarrena (00:06:42), eta bide batez, taldeko azkarrenaren saria ere eskuratu zuen maila horretan.
SAILKAPENA
1 CANTERA,INES F-S23 SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:19-97
2 STEELS,CLAIRE F-ELI SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:22-59
3 MENDEZ,IRENE F-ELI RIO MIERA-MERUELO-CANTABR 00:05:34-54
4 ERASO,IDOIA F-S23 LABORAL KUTXA FUND. EUSKA 00:05:41-74
5 LAIZANE,LIJA F-ELI ENEICAT-RBH GLOBAL-MARTIN 00:05:44-88
6 MONDARAIN,NAIA F-S23 SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:49-18
7 BULLERI,ALESSIA F-ELI ENEICAT-RBH GLOBAL-MARTIN 00:05:49-44
8 BELOKI,IRANTZU F-S23 LABORAL KUTXA FUND. EUSKA 00:05:52-89
9 SAIZ,NATALIA F-S23 SOPELA WOMEN´S TEAM 00:05:56-08
10 OSTERBY,FIE F-ELI RIO MIERA – CANTABRIA DEP 00:05:58-24
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
TXIRRINDULARITZA
UCIk denboraldi amaierarako behin betiko egutegia argitaratu du
Proba garrantzitsuenen artean, Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an izango da, eta Ordiziako Klasika urriaren 12an
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa bertan behera geratu dira 2021era arte
Euskal Herrian jokatzen diren UCI WorldTour mailako bi probak ez dira azkenean uda partera atzeratuko
Amateur kategoriako Kopako egutegi berria zehaztu dute
Santikutz Klasika irailaren 27an izango da, Balentziaga Memoriala urriaren 11an eta egun bat geroago Aiztondo Klasikoa