TXIRRINDULARITZA

Amateur kategoriako Kopako egutegi berria zehaztu dute

by | 2020/04/25

Argazkiak: @AIZTONDOklasika

Estatu mailako Kopako amateur egutegian lekua duten hiru euskal probek data berriak dituzte jada, Espainiako Federazioak halaxe erabakita

 

Koronabirusaren bilakaerak eragozten ez badu, printzipioz Legazpiko Santikutz Klasika irailaren 27an izango da, Eibarko Balentziaga Memoriala urriaren 11an eta egun bat geroago Aiztondo Klasikoa

Halabeharrez pairatu dugun etenaldiaren aurretik, Kopako bi lasterketa lehiatu ziren (Guadianako Zirkuitua eta Guerrita Trofeoa) eta orain atzeratutako gainerako bederatzi proben txanda izango da, horien artean euskal errepideetan lehiatzen diren hirurak.

Elite eta 23 urtez azpiko Kopako azken bederatzi lasterketa hauek martxoa eta maiatza bitartean lehiatzekoak ziren baina azkenean abuztuan bi lasterketa izango dira, irailean hiru eta urrian gainontzeko laurak.

Beraz, maiatzaren 10ean amaitzekoa zen txapelketa azkenean urriaren erdialderarte luzatuko da, abuztuaren 9an lehenengo lasterketa izanik eta azkenekoa urriaren 18an.

Hiru euskal lasterketak

Balentziaga Memoriala 1972az geroztik urtero Eibarren egiten duten txirrindularitza lasterketa amateurra da. Lasterketa irabazi duten txirrindulari asko profesionaletara pasa dira, tartean Oscar Freire, Joaquim Rodríguez, Unai Osa edo Julian Gorospe. Mikel Nievek ere irabazi du lasterketa eta Richard Carapaz eta Iban Mayo podiumean egondakoak dira.

Aiztondoko klasika amateur kategoriko txirrindularitza froga ezaguna da, 2020. urteko ibilbide gorabeheratsuak Asteasun izan behar zuelarik hasiera eta Zizurkilen amaiera.

Santikutz Klasika Legazpi inguruetatik lehiatzen den lasterketa da. 1929. urtean izan zen lehenengo edizioa eta 1964 urterarte profesionalek ere parte hartu zezaketen.

Egutegi osoa

Valladolideko Kopa, abuztuak 9

Onturreko Udaberriko Sari Nagusia, abuztuak 16

Pascual Momparler Memoriala, irailak 8

Padrneko Klasikoa, irailak 16

Santikutz Klasika (Gipuzkoa), irailak 27

Torredonjimenoko Klasikoa (Jaén), urriak 4

Balentziaga Memoriala, urriak 11

Aiztondo Klasikoa, urriak 12

Macario Sari Nagusia,  urriak 18

TXIRRINDULARITZA

Share This