ELKARRIZKETAK/PILOTA
Imanol Arrese: “Bizkaitarrok ezingo dugu Euskadiko Federazioko hauteskundeetan parte hartu”
Imanol Arrese (Igorre 1990), Lemoan bizi den pilotaria da. 7 urtez geroztik ari da esku pilotan eta oraindik aritzen da. Beste pilotari batzuekin elkartu, eta Bizkaiako Federaziorako hautagaitza aurkeztu dute. Enaitz Olaeta bilbotarra dute presidentegaia eta bera bigarren postuan doa.
Euskadiko Federaziorako hauteskundeetarako deialdia atera eta bi egunetara hitz egin dugu berarekin.
Egun On Imanol. Nolatan otu zitzaizuen Federaziorako hauteskundeetara aurkeztea?
Gure artean askotan hitz egin dugun kontua da. Pilotariak eta lagunak gara denok eta badakigu Federazioak pilotarien alde zer egin dezakeen. Estankatuta ikusten genuen aurreko junta, teknifikazio kontuetan, konpetiziotan, gai askotan. Eta aldaketa behar zela iruditu zitzaigun eta animatu egin gara.
Noiz izango dira Bizkaiako Federaziorako hauteskundeak?
Oso mantso doa. Maiatzerako izango dela esaten dute, baina ordurako Euskadiko Federaziorako hauteskundeak eginak izango dira, eta Bizkaian batzarra berritu gabe dagoenez, bizkaitarrok ezingo dugu Euskadiko Federazioko hauteskundeetan parte hartu.
Ze konpromiso duzue euskararekiko?
Taldeko guztiak euskaldun zaharrak gara. Bizkaiako puntu ezberdinetakoak izanda ere eta euskalki ezberdinak hitz egin arren, gure artean euskaraz aritzen gara guztiok. Barru barruan dugun gaia da eta konpromiso sendoa dugu euskarekiko.
Zer iritzi duzue Euskal Selekzioaz?
Bitxia gure jatorrizko kirola izanda pilota nazioartean gure herria ordezkatzen aritu ezina. Badakigu traba handiak daudela Espainiako Federazioaren aldetik eta baita ere nazioarteko Federazioaren aldetik. Baina guretzat ildo estrategiko bat izango da, eta Federazioan sartu bezain pronto bide-orri bat egingo dugu, nazioartean gure selekzioa ofizialki aritu dadin.
ELKARRIZKETAK/FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...
Oiartzun-Athletic, goi mailako futbola fanderian
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Oarsoaldeko kirol talde onenak, Emakumeen Lehen Mailan ari den Oiartzunek, eta Athleticek partida jokatuko dute maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian. Euskal Herriko Kopako...
Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz,...