HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun Euskal Herriko aizkolari txapelketan
Argazkia: Iñigo Uriz | Foku
Euskal Herriko txapela lortu du azkenean Iker Vicentek
Iker Vicente Otsagabiako aizkolariak lortu du bere lehen txapela. Aitzol Atutxa bizkaitarrak azken bost urteetan garaipena eskuratu ostean, aurtengoan dena irekia zegoen eta 22 urteko otsagiarrak bere ametsa lortu du.
Ikusmin handia zegoen Aitzol Atutxa azken bost urteetako txapeldunaren lekukoa nork hartuko zuen ikusteko, eta gaur argitu da: Iker Vicente Otsagabiko (Nafarroa) gaztea da Euskal Herriko aizkora txapeldun berria. Bere lehenengo Euskal Herriko txapela eskuratu du 22 urterekin, azken bi urteetan txapeldunorde izan ostean.
Vicentek lehia estua izan du Mikel Larrañagarekin, zortzigarren enborrera arte. Handik aurrera, aldea atera dio. Erritmoari eutsi dio txapeldunak, eta behera egin du, berriz, Larrañagak. Azkenean, Vicentek baino lau minutu eta 18 segundo gehiago behar izan ditu. Vicentek 37 minutu eta 37 segundotan amaitu du lana, eta Larrañagak 41 minutu eta 55 segundotan.
Aldeak askoz ere txikiagoak izan dira hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuen artean. Txikia IV.ak egin du hirugarren denborarik onena (44 minutu eta 54 segundo), Eneko Otañok Txikiak baino segundo bat gehiago behar izan du (44 minutu eta 55 segundo) eta Iñaki Azurmendik Otañok baino hiru segundo gehiago (44 minutu eta 58 segundo).
#Aizkolaritza #HerriKirolak
? Iker Vicente, aizkolarien errege berria https://t.co/1SdJVnyi7t #eitbkirolak— EiTB Kirolak (@eitbkirolak) October 27, 2019
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun https://t.co/Fqqz7Ou9dy
— Mendixut (@Mendixut) October 27, 2019
Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako finala ospatu da gaur goizean, Iradier Arenan.
La concejala de Deporte y Salud @livius15 , ha acudido a esta espectacular cita de nuestro deporte donde el campeón ha sido Iker Vicente. Zorionak! ? pic.twitter.com/xkvrOCeA2e— Vitoria-Gasteiz! (@vitoriagasteiz) October 27, 2019
Bideoa: eitb.eus
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko da larunbat honetan Binakako txapelketa. Pilota goxuan 35 bikote eta mistoan 12 arituko dira nor baino nor.
Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa nesken xarearen historian sartu dira
Matxalen Mendizabal –Maider Isasa eta Nora Galartza eta Irati Fernandez osatutako bikoek historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu dute
Binakako aizkolarien txapelketako jardunaldi bikoitza igandean
Urtarrilaren 19an, Aian Saralegi eta Otaño, Mugertza II.aren eta Txikia IV.aren aurka jokatuko dute eta Iraetan Mujika eta Vicente, Rekondoren eta Larrañagaren aurka.