MENDIA
Iker Pouk Guggenhell-9a-b bidea kateatu du
Iker Pou, 44 urteko eskalatzaile gasteiztarra, Mallorkako «Guggenhell» (9a+/b) bidea kateatzea lortu du, bere ibilbide oparoan beste mugarri bat ezarriaz.
Duela gutxi «Gran Guggenheim» (9a+) bidea kateatu ondoren, maila handiko igoera honi ekin zion eta beste behin ere arrakastatsua izan zen egindako saiakera. “Guggenhell” bidea, “Big Men” 9a+ izenekoarekin batera (Ikerrek berak 2015ean buruturikoa)Balear Uharteetako kirol esakaladarik zailena da dudarik gabe.
2021. urtean Eneko anaiarekin batera espedizioren bati ekiteko asmoa bazuen ere, COVID19 gaitzak eragindako pandemiak ezerezean utzi zituen hasierako egitasmo horiek eta muturreko zailtasuneko eskaladari tartea ireki zion Pou anaien gazteenak.
“Guggenhell” bideak 50 metrotako luzera dauka eta 100 mugimendu baino gehiago ditu. Estetikoki ikaragarria da, eta oso dotorea. Denetarik du: bolak, zutabeak, zuloak, dinamiko bat… erresistentzia luzeko bidea, alegia.
Lehen 40 metroak ez dira oso zailak, sekzio gogorrena azken metroetan dago: blokeko mugimenduak ditu. Mugimendu gogorrenera heldu baino lehen, 9a edo 9a+ eskalatu duzu, eta, beraz, amaiera horretan oso zehatza behar duzu izan, bost metroren faltan pausu gogorrena dagoelarik.
Pouk argi eta garbi du Guggenhell dela orain arte kirol eskaladan egin duen biderik gogorrenetarikoa. Hala eta guztiz ere, Margalefen kateatu zuen “Artaburu” baino errazagoa egin zaio, izan ere, Mallorcakoa ez da bere estilokoa eta «Artaburu”, aldiz, bai. Bide motzagoa da, baina muturreko mugimenduak ditu, “Guggenhell”-entzat 9a+/b proposatu duelarik Ikerrek.
Duela urte batzuk Iker Mallorcan bizi dela eta eta hango horma ezberdinetan kirol eskaladako marra batzuk ekipatu eta igo ditu, oraingoan Mallorcako bide gogorrena kateatzea lortu duelarik.
Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteari
Ainhoa Tirapuk, Asier Riesgok, David Zurutuzak eta Asier Illarramendik izenpetu dute gutuna
Xabier Azkargorta: “Jokalariek ez dute kurrikulumean Euskal Selekzioan jokatu dutenik aipatzen”
Ofiziala ez den bitartean ‘kaxkar’ ikusten du Selekzioa: “Politika alorrean dago benetako partida”
Manix Mandiola: “Euskal entrenatzaile batentzat Euskal Selekzioa entrenatzea ilusio handiena da”
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna guztion ametsa dela nabarmendu du Mandiolak