ARRAUNA

Bi bandera irabazi ditu asteburuan Ondarroako emakumezkoen traineruak

by | 2021/03/24

Argazkiak: Ondarroa Arraun Elkartea

Azken egunetan lehiatutako bi banderak irabazi ditu Ondarroako emakumezkoen traineruak

 

Duela urte bi uretaratutako traineruak garaipenak pilatzen jarraitzen du, asteburu honetan nagusitasun osoz irabazi dituelarik Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulia eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsiera.

Iragan ostiralean, martxoak 19, eskuratu zuten lehen bandera ondarrutarrek, Bilboko uretan. 23.37,21ko denborarekin nagusitu zen Ondarruko trainerua, bigarren Deustu A izan zen 22 segundora helmugaratuta eta Isuntzako emakumeek osatu zuten podiuma estropada ona eginda hauek ere (24.37,66).

Eguraldi kaxkarrari aurre egin behar izan zioten arraunlariek, euriari eta haize bolada hotzei, baina hala ere estropada ona egin zuten ondarrutarrek. Lehen palakadetatik martxa ona hartu zuten, eta azkenean aurretik irtendako Isuntza eta Deusto B mendean hartzeko gai izan ziren. Hasiera bikaina egin zuten, eta gutxika aldea handitzen joan ziren. Aurretik irtenda zegoen Deusto B laster harrapatu zuten, eta Isuntzari ere helmugara ailegatu baino arinago aurrea hartu zieten, hartara bandera etxera eramatea lortu zutelarik.

Igandean berriz, martxoak 21, lehiatu zen Portugaleteko Traineru Jaitsieran ere erraz nagusitu zen  Antiguako Ama-ko emakumeen trainerua. Ondarrutarrek 16.50,00ko denbora baliatu zuten zuten proba amaitzeko, Lutxana bigarren sailkatuak baino 13,9 segundo gutxiago. Ondarrutarrak azkar irten ziren hasieratik, eta erritmo horri eustea lortu zuten helmuga igaro arte.

Duda gabe, denboraldi-aurrea bikain hasi dute Nagore Osororen agindupean aritzen diren arraunlariek, taldeari motibaziorik ez zaio falta, eta denboradi-aurrean lorturiko emaitza onak datorren denboraldia motibazioz beteta hasteko arrazoi indartsua dira.

Share This