EUSKAL SELEKZIOA/FUTBOLA

Manix Mandiola: “Euskal entrenatzaile batentzat Euskal Selekzioa entrenatzea ilusio handiena da”

by | 2020/11/22

Manix Mandiola (Eibar, 1958) futbolaren inguruan darama  bizitza osoa. Jokalari gisa, Eibarren hasi, eta Sansen egin zituen urte gehien, gero urtebete Burgosen, Real Unionen eta Sestaon aritu zen.

Entrenatzaile ibilbidea Eibarren eman du. Kadeteetan hasi eta maila guztiak pasatu ondoren Eibar 2. Mailan zegoela entrenatzera iritsi zen. Alavesen eta beste hainbat lekutan ibili ondoren Eibar Bigarren B mailara jaitsi zenean berarengana jo zuten berriro eta han aritu zen. Costa Rica-ko partidaren aurkako egunetan elkarrizketatu dugu.

Zeintzuk dira zure ustez euskal Selekzionatzailearen betebeharrak?

Gaur egunean Euskal Selekzioaren proiektoan, bulegoetan zein politika arloan kirol arloan  baino zeregin handiagoa du. Partida bakarra jokatzen da, eta bertara ez dira jokalari onenak joaten, aurkariak ere ez dira maila handienekoak… errespetuz baina Costa Rica adibidez maila txikiko taldea da.

Egia esan, neuk ere ez dakit zer egin daitekeen lagun arteko partidak izaten jarraitzen duten bitartean…

Momentuz dagoena dago, zer egingo zenuke zu entrenatzailea bazina?

Kirol ikuspegitik gauza arruntak, jokalariei jarraipena egin, haien egoera gertutik ezagutu, kanpoan dauden jokalariei jarraipena egin… gauza normalak… Baina gero talde bat egin nahi bada eta lehiakortasuna izan, urtean zehar, ahalko balitz behintzat konzentrazio batzuk egingo nituzke, nahiz eta azkenean partida bakarra jokatu, izan ere, joku eredu bat, talde bat osatzen joan behar da.

Ze staff beharko litzateke?

Kontu horiek aurrekontuen baitan ere badaude, eta urtean partida bakarra eta bera lagun arteko izanda aukera gutxi ikusten dut. Baina berez, edozein taldek duen staffa beharko litzateke, gutxien gutxien lehen, eta bigarren entrenatzailea, prestatzaile fisikoa eta jokalarien egoera ezagutzeko eta aurkaria aztertzeko laguntzailea.

Zerbait gehitu nahi duzu?

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna, guztion ametsa dela, eta euskal entrenatzaileentzat selekzioa entrenatzea ilusio handiena sortzen duen kontua dela.

IRITZIA/ELKARRIZKETAK

Share This