EUSKAL PILOTA
Iker Espinal da kaiolako Elite lehiaketako txapeldun berria
Pasa den ostiralean, otsailak 12, arratsaldeko 19:00etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finala eta 3. eta 4. postua zehazteko partida jokatu ziren Laudioko Aretako pilotalekuan.
Iker Espinal (Uharte) nafarrak eta Gaizka Karregal (Adiskide) bizkaitarrak jokatu zuten finala. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, beraien norgehiagokak nagusitasunez irabazita. Espinalek 22-06 irabazi zion finalerdia Behar Zana klubeko Eneko Maizi eta Karregalek 22-09 oso arriskutsua den Aitor Etxebarriari (Lemoa).
Covid-19a eta hortik eratorritako osasun alerta gogor erasotzen ari zaio afizionatu mailako pilotari eta apenas dago lehiaketarik. Horrexegatik eta bi finalistek, Iker Espinal nafarrak eta Gaizka Karregal bizkaitarrak, azkenaldian erakutsitako maila onarengatik, ikusmina piztua zuen Lau eta Erdiko Txapelketako finalak.
Aurtengo finala oso irekia zegoen beraz, bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitziren partida erabakigarrira. Gaizka Karregalek erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Iker Espinal, azkeneko hilabeteotan aurrelari finena izan denak.
Azkenean, Iker Espinalek jantzi zuen txapela, Karregali 22-18 irabazita. Partida polita izan zen eta orekatua. Gaizka Karregal galdakoztarra aurretik joan zen markagailuan 15. tantora arte. Handik aurrera ordea, nafarra nagusitu zen jokoan eta azkenean txapela eraman zuen etxera.
Finalaren aurretik, hirugarren posturako lehia jokatu zuten Eneko Maiz eta Aitor Etxebarriak. Hemen ere ez zen faborito argirik eta edozeinen alde erori zitekeen lehia. Aitor Etxebarria eskura izan zuen garaipena 13-18 aurretik jarri zelarik baina Maizek markagailua irauli zuen eta azkenean billabonatarrak irabazi zuen partidua 22-20.
E.H-ko 4 1/2-ko ELITE Txapelketa
Txapelketako finalaurrekoen emaitzak honakoak izan ziren:
Lehengo final-laurdena: 2020/12/18 Aurrekoetxea (Lemoa) 14 Maiz (Behar-Zana) 22
Bigarren final-laurdena: 2021/01/08 Espinal (Uharte) 22 Ibañez (Zaramaga) 2
Hirugarren final-laurdena: 2021/01/15 Karregal (Adiskide) 22 vs Ongay (Irurtzun) 19
Laugarren final-laurdena: 2021/01/22 J. Alberdi (Tolosa) 18 A. Etxebarria (Lemoa) 22
Emaitza hauen ondorioz, finalerdietako norgehiagokak zehaztuta geratu ziren: aurreneko finalaurrekoan, Maiz (Behar Zana) eta Espinal (Uharte) aritu ziren elkarren aurka eta bigarren finalerdian Karregal (Adiskide) eta Etxebarria (Lemoa) neurtu zituzten indarrak:
Maiz (Behar-Zana) 06 Espinal (Uharte) 22
Karregal (Adiskide) 22 A.Etxebarria (Lemoa) 09
3. eta 4. postuak zehazteko partidua
Maiz (Behar-Zana) 22 A.Etxebarria (Lemoa) 20
Finala
Espinal 22 (Uharte) Karregal (Adiskide) 18
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko da larunbat honetan Binakako txapelketa. Pilota goxuan 35 bikote eta mistoan 12 arituko dira nor baino nor.
Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa nesken xarearen historian sartu dira
Matxalen Mendizabal –Maider Isasa eta Nora Galartza eta Irati Fernandez osatutako bikoek historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu dute
Bultzada berri bat xareari eta emakumeen kirolari
Historian lehen aldiz jokatuko dute infantil mailako neskek xareko txapelketa ofizial bat