TXIRRINDULARITZA
Igor Arrietak irabazi du Euskadiko Junior mailako Txapelketa
Ibilbide gogorra zuen aurtengo Euskadiko Junior Txapelketak, izan ere, 102 kilometrotan hiru aldiz igo beharra zegoen Milloiko gaina, gehi hiru mendate (Mendexa bitan eta Astarrika), kontutan hartuta ere Lekeitio eta Ondarroako kostako bideak berez duen zailtasuna. Gogotik saiatu behar izan ziren beraz txirrindulariak, esan bezala Berriatuako lasterketak 6 mendate eta 100 kilometrotik gorako distantzia baitzuen.
Lasterketa oso gorabeheratsuan 192 txirrindularik hartu zuten parte, eta helmugarako 12 kilometroren faltan erasoa jo zuen Sakana Group- Aralar taldeko Igor Arrietak. Uharte arakildarrak aurrera egin zuen, atzetik inork ezin izan zuelarik bere erritmoari egokitu. Hartara, helmugara bakar bakarrik iritsi zen eta beraz Euskadiko junior txapeldun berria da Igor Arrieta, iazko txapela irabazi zuen Lander Lartitegiren lekua hartuz.
Igor Arrieta 2020 Lacturale Junior Trofeoa irabaztetik zetorren, uztailaren amaieran Ermitagaña Txirrindularitza Taldeak antolatutako lasterketa. Irurtzunen hasi eta Goldaratzen amaitutako 89,12 kilometroko proba ikusgarria izan zen, eta Ermitagaña Criterium Juniorrerako puntuagarria.
Sakana Group-Aralar taldeko Igor Arrieta uharte arakildarrak primeran irakurri zuen lasterketa, erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen Goldaratzen (2:20:05), atzean zetorren tropeltxoari minutu bat eta hamasei segundu aterata. Lacturale lasterketa irabazteaz gain, mendiko txapelketa irabazi zuen ere Igor Arrietak.
Euskadiko Junior Txapelketako sailkapena:
1.- ARRIETA,IGOR SAKANA GROUP – ARALAR TT 02:39:20
2.- AZNAR,UNAI QUESOS ALBENIZ 02:40:27
3.- ETXEBERRIA,HAIMAR BURUNTZAZPI TX. ESKOLA 02:40:29
4.- CAMINO,EDER ELECTROALAVESA-ETORKI 02:40:36
5.- ETXABE,KIMETZ VIVEROS SAN ANTON-MARDU 02:40:38
6.- AZNAR,HUGO QUESOS ALBENIZ 02:40:41 .
7.- EROSTARBE,AIMAR ULMA 02:40:59
8.- CARBAYEDA,BEÑAT BURUNTZAZPI TX. ESKOLA 02:40:59
9.- MINTEGUI,IKER QUESOS ALBENIZ 02:41:20
10.- CUEVA,UNAI ULMA 02:41:30
11.- AZPARREN,ENEKOITZ AMPO-IKOLAN SPORTS 02:41:30
12.- DIEGO,SERGIO VICINAY CADENAS/LANCOR 02:41:30
13.- ROMERO,JAIME SUMINISTROS ZADORRA-HEGOT 02:41:42
14.- POZO,ASIER BURUNTZAZPI TX. ESKOLA 02:42:16
15.- ALBERDI,AITOR SAKANA GROUP – ARALAR TT 02:42:18
TXIRRINDULARITZA
Laboral kutxa taldea UCI Women´s Continental mailan lehiatuko da
Erronkari aurre egiteko hamabi txirrindulariko taldea osatu du, zazpi txirrindulari gazte berri gehitu dituelarik
Ziklo-kros probarik ez da egingo Beasainen
Pandemiaren bilakaeraren ondorioz, Beasaingo Ziklo-Kros Sari Nagusiaren seigarren edizioa bertan behera gelditu da
Simon Carrek irabazi du Ordiziako 97. Klasika
Atzetik Murphy, Anacona eta Cepeda helmugaratu dira. Unai Cuadrado, lehen euskal herritarra, bosgarren izan da