MENDI LASTERKETAK
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
Pasa den igandean lehiatu zen Negu Trail lasterketaren laugarren edizioa Berastegin, goizeko 10:00etatik aurrera, iazkoa bertan behera geratu ondoren. 300 parte hartzaile inguru izan dira aurtengoan, zeintzuen artean gizonezkoetan Hodei Samaniego sestaoarra, eta emakumezkoetan, Leire Garmendia zumaiarra, garaile izan ziren.
Irteera eman aurretik, azken bi urteetan zendu diren Fermin Kaminos antolakuntzako kideari, eta Iñigo Goikoetxea eta Xabier Gartziarena boluntarioei omenaldia egin zioten.
Gizonezkoetan, Hodei Samaniego sestaoarra izan zen irabazlea, 16,3 kilometroko ibilbidea 01:21:10ko denboran amaituta. Bigarren postuan Martin Diez segurarra sailkatu zen eta Iñaki Olano altzotarrak osatu zuen podiuma, 01:23:47ko denborarekin.
Emakumezkoetan berriz, Leire Baraibar zumaiarra izan zen lehena helmugaratzen, 01:46:35ko denboran amaitu zuelarik lasterketa. Zazpi segunduko aldearekin (1:46:42) amaitu zuen Oihana Zubillagak bigarren postuan eta 1:47:15eko denborarekin eskuratu zuen hirugarren postua Laiane Arrospide tolosarrak.
Sailkapenak
Gizonezkoak:
1 SAMANIEGO BOUSO, HODEI 1:21:10
2 DIEZ VIRTO, MARTIN 1:23:10
3 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI 1:23:47
4 TABAR CLEMENTE, IOAR 1:23:58
5 LUJANBIO APEZETXEA, HODEI 1:24:07
6 ZUNZUNEGI TAPIA, AITOR 1:25:52
7 ETXEBERRIA, IBAI 1:27:02
8 ZIALTZETA MENDIZABAL, UNAI 1:27:15
9 ETXEBERRIA ARRUIZ, AITOR 1:27:30 :
10 ETXEBERRIA URBIETA, MIKEL 1:28:21
Emakumezkoak:
1 BARAIBAR GARMENDIA, LEIRE 1:46:35
2 ZUBILLAGA BLANCO, OIHANA 1:46:42
3 ARROSPIDE GARMENDIQ, LAIANE 1:47:15
4 OIARTZABAL ETXEBERRIA, LURDES 1:47:58
5 LARRAÑAGA, IRATI 1:48:42
6 ETXEBESTE LIZASO, LARRAITZ 1:50:08
7 AZPIROZ BEUNZA, GURATZ 1:54:52
8 AMILIBIA ARRUTI, NEREA 1:55:10
9 FERNANDEZ, ANE 1:57:26
10 URRETAGOIENA KORTADI, IERA 1:57:31
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan
Igon Manzisidor eta Oihana Kortazar garaile Zaldibiako Mendi Lasterketan
210 korrikalarik egin zuten 27 kilometroko ibilbidea, 2.000 metroko desnibelarekin, Aralarko gainetan ibilita