HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Euskal Herriko sokatira txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbatean Erandion

by | 2022/02/07

Argazkiak: egursport.com

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean Erandion. Gizonezkoen 600 kiloko kategorian bigarren jardunaldia izan zen eta emakumezkoen 500 kiloko mailan aurreneko saioa jokatu zuten.

Gizonezkoen  600 kiloko jardunaldian, Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztiak irabazita eta ondorioz datorren larunbatean Pobesen (Araba) jokatuko den finalerako txartela lortu zuten lesakarrek. Beraiekin batera, Gaztedi, Ñapurrak, Goiherri, Ibarra eta Amaiur sailkatu ziren finalerako. 11 puntu pilatu zituen Beti Gaztek bigarren jardunaldi honetan, bigarren Gaztedi izan zen (10 puntu), eta podiuma Ñapurrak osatu zuen (9 puntu).

Bigarren jardunaldiko sailkapena honela gelditu zen:

Beti Gazte, 11 puntu

Gaztedi, 10 puntu

Ñapurrak, 9 puntu

Txantrea, 8 puntu

Amaiur, 7 puntu

Ibarra, 6 puntu

Goiherri, 5 puntu

Zuraide, 4 puntu

Berriozar, 3 puntu

Abadiño, 2 puntu

Emakumezkoen 500 kiloko kategoriari dagokionez, Lesakako taldeko emakumeak ere nagusitu ziren pisu arineneko txapelketako lehen jardunaldian. Beti Gazteko emakumeak nagusitu ziren tiraldi guztietan, ondoren Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Berriozar, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B eta Antsoain sailkatu zirelarik.

Sailkapena honela gelditu zen:

Beti Gazte, 10 puntu

Ibarra, 9 puntu

Gaztedi, 8 puntu

Txantrea, 7 puntu

Berriozar, 6 puntu

Amaiur, 5 puntu

Abadiño A, 4 puntu

Abadiño B, 3 puntu

Antsoain, 2 puntu

Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia

-Otsailaren 12an jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta emakumezkoen 500 kiloko bigarrena, oraindik zehaztu gabe dagoen herrian.

-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatuko da egun bakarrean, Ibarran.

-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.

Share This