HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Herri kirol jaialdia Beasainen
Pasa den larunbatean, otsailak 6, jokatu ziren Beasaingo Anzizar pilotalekuan hainbat herri kirol txapelketa, eguerdiko 12:00etan hasita.
Batetik, 2021 Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia lehiatu zen, non Oier Kañamares IV.a-Xuban Kañamares V.a, Txomin Amundarain-Ibai Soroa eta Luis Txapartegi-Kepa Peñagarikano bikoteak aritu ziren lehian.
Azkenean, finalerako sailkapena Txomin Amundarain eta Ibai Soroak eskuratu zuten, guztira 18 minutu eta 32 segundoko denbora eginda: erloju kontra 1´10´´ eta 1´20´´, abiadurazko proban 3´18´´ eta azken proban 12´44´´.
Bigarren postua Oier eta Xuban Kañamaresek lortu zuten, orotara 18 minutu eta 59 segundoko denbora eginda: erloju kontra 1´24´´ eta 1´29´´, abiadurazko proban 3´03´´ eta azken proban 13´03´´.
Hirugarrenak berriz, Luis Txapartegi eta Kepa Peñagarikano izan ziren, 21 minutu eta 40 segunduko denbora eginda.
Halaber, 2021 Urrezko Harrijasotzaileen Zortzi Arroako Hiru Harri Txapelketako laugarren jardunaldia ere lehiatu zen Beasainen, Beñat Telleria, Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” eta Jagoba Otaegiren artean, bi minutu eta 30 segundoko txandetan aritu zirelarik.
Beñat Telleriak eskuratu zuen finalerako txartela, guztira 83 jasoaldi eginda: 100 kiloko kopari 41, 100 kiloko kubikoari 21 eta pisu bereko bolari beste 21. Bigarren Hodei Iruretagoiena geratu zen, orotara 76 jasoaldi eginda (100 kiloko kopari 36, 100 kiloko kubikoari 20 eta 100 kiloko bolari beste 20). Hirugarren postua beraz Jagoba Otaegirentzat izan zen, 65 jasoaldi burututa: 100 kiloko kopari 33, 100 kiloko kubikoari 15 100 kiloko bolari 17).
Azkenik, Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketan, Karmele Gisasola “Zelai III.a” aritu zen lanean, guztira 25 jasoaldi egin zituelarik (12 altxaldi zilindroari eta 13 bolari).
Oier Kañamares eta Alvaro Garciak 2. eta 3. mailako aizkolari finalak irabazi dituzte
Urrezko Aizkolarien Euskal Herriko 2. eta 3. mailetako Aizkolari Txapelketako finalak jokatu ziren pasa den igandean Bastidan
Binakako Harri-jasotze Txapelketako bina jardunaldi jokatu ziren Bastidan
Urdax Magunazelaia eta Jon Irañetak 7.394 kilo altxatu zituzten eta Jon Unanue eta Hodei Iruretagoienak 7.105 kilo
Txinga-eroate eta Lasto-jasotze txapelketak jokatu zituzten igandean
Txinga eroaten Nerea Egurrola eta Kerman Perez de Heredia nagusitu ziren eta lasto-altxatzean Garbiñe Lopez de Uralde eta Beñat Amade