FUTBOLA
Haize berriak Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeetan
Argazkiak: ehkirola.eus
Garai Berriak izenarekin aurkeztu zen irailaren 3an Donostiako Aquariumean Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa duen taldea.
Hedabide ugari izan ziren bertan, eszenifikazioa landua eta babes sendoak aurkeztu zituztelarik.
Gipuzkoako Futbol Federazioa, azken 32 urteotan Espainiako Federazioko diruzaina eta presidentea ere izandako Juan Luis Larreak zuzendua dago egun.
Urte olinpikoa izanik hauteskundeak datoz, lurraldeetan aurrena eta erkidegoan ondoren.
Garai berriak aldarrikatuz plazaratu den taldeak 17 kidez osaturiko hautagaitza aurkeztu du, taldearen buru Bergarako abokatu eta Bergara klubean luze aritutako Manu Diaz dutelarik:
Manu Diaz, Beñat Larrañaga, Mikel Azkune, Txelis Fernandez, Esti Bajo, Javier Ibarra, Iosu Elorza, Beatriz Bermejo, Jon Basurto, Kepa Lasa, Jose Mari Soto, Iñigo Arregi, Josu Zubia, Ricardo Zufiria, Jose Mari Artola, Jon Ander Azkue eta Pedro Urdanpilleta.
Zerrenda guztiz itxi barik izanda ere, dagoeneko nabarmen dira bertan ageri diren Gipuzkoako klub ezberdinen hainbat presidente. Esaterako, Iosu Elorza (Bergara K. E.), Jon Basurto (CD Elgoibar), Kepa Lasa (Beasain K.E.), José Mari Soto (Amaikak Bat), Iñigo Arregi (Lagun Onak) eta Pedro Urdanpilleta (CD Anaitasuna).
Gipuzkoako klubei loturiko zenbait lagun ere topatu daitezke: Javier Ibarra, Bergara futbol taldeko presidenteordea, Ricardo Zufiria, Tolosako presidenteordea, Beatriz Bermejo eta Mikel Azkune, Elgoibar eta Touring klubetako zuzendaritzako kideak hurrenez hurren, Jon Ander Azkue, Anaitasuna taldeko diruzaina, Txelis Fernandez, Vasconiako presidente ohia, Jose Mari Artola, Pasaia K.E. zuzendaritzako kide ohia eta delegatu ohia, e.a.
Juan Luis Larreak, egungo presidenteak ez du ofizialki bere burua aurkeztuko duen aitortzarik egin, baina bazter guztietan aurkezteko asmoa duela esanez ari da, erronkari aurre egiteko indartsu eta gogotsu dagoela jakinaraziz.
Lehia egon egongo dela dirudi, eta ez du horrek zertan ezer txarrik suposatu beharrik. Ez luke horrek, giza legez jokatutako partida izanez gero, zertan inor bere onetik atera behar.
Euskal Herria Kirolak, Euskal selekzioaren aldeko eta euskal kirol esparruaren aldeko konpromisoak zehaztu eta egoeraren hausnarketa burutu eta gero, Garai Berriak hautagaitzaren aldeko apustua egiten du.
FUTBOLA
Reala 3-1 Athletic
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida izan da. Bigarren partida irabazita, Reala sendotu da sailkapenaren buruan.
Athletic 0-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bigarren partida izan da. Golik gabe, Realak jarraitzen du sailkapenaren buruan
Reala 2-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida izan da. Brais Mendezek eta Sorlothek egin dituzte Realaren golak