FUTBOLA

Haize berriak Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeetan

by | 2020/09/10

Argazkiak: ehkirola.eus

Garai Berriak izenarekin aurkeztu zen irailaren 3an Donostiako Aquariumean Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa duen taldea.

Hedabide ugari izan ziren bertan, eszenifikazioa landua eta babes sendoak aurkeztu zituztelarik.

Gipuzkoako Futbol Federazioa, azken 32 urteotan Espainiako Federazioko  diruzaina eta presidentea ere izandako Juan Luis Larreak zuzendua dago egun.

Urte olinpikoa izanik hauteskundeak datoz, lurraldeetan aurrena eta erkidegoan ondoren.

Garai berriak aldarrikatuz plazaratu den taldeak 17 kidez osaturiko hautagaitza aurkeztu du, taldearen buru Bergarako abokatu eta Bergara klubean luze aritutako Manu Diaz dutelarik:

Manu Diaz, Beñat Larrañaga, Mikel Azkune, Txelis Fernandez, Esti Bajo, Javier Ibarra, Iosu Elorza, Beatriz Bermejo, Jon Basurto, Kepa Lasa, Jose Mari Soto, Iñigo Arregi, Josu Zubia, Ricardo Zufiria, Jose Mari Artola, Jon Ander Azkue eta Pedro Urdanpilleta.

Zerrenda guztiz itxi barik izanda ere, dagoeneko nabarmen dira bertan ageri diren Gipuzkoako klub ezberdinen hainbat presidente. Esaterako, Iosu Elorza (Bergara K. E.), Jon Basurto (CD Elgoibar), Kepa Lasa (Beasain K.E.), José Mari Soto (Amaikak Bat), Iñigo Arregi (Lagun Onak) eta Pedro Urdanpilleta (CD Anaitasuna).

Gipuzkoako klubei loturiko zenbait lagun ere topatu daitezke: Javier Ibarra, Bergara futbol taldeko presidenteordea, Ricardo Zufiria, Tolosako presidenteordea,  Beatriz  Bermejo eta Mikel Azkune, Elgoibar eta Touring klubetako zuzendaritzako kideak hurrenez hurren, Jon Ander Azkue, Anaitasuna taldeko diruzaina, Txelis Fernandez, Vasconiako presidente ohia, Jose Mari Artola, Pasaia K.E. zuzendaritzako kide ohia eta delegatu ohia, e.a.

Juan Luis Larreak, egungo presidenteak ez du ofizialki bere burua aurkeztuko duen aitortzarik egin, baina bazter guztietan aurkezteko asmoa duela esanez ari da, erronkari aurre egiteko indartsu eta gogotsu dagoela jakinaraziz.

Lehia egon egongo dela dirudi, eta ez du horrek zertan ezer txarrik suposatu beharrik. Ez luke horrek, giza legez jokatutako partida izanez gero, zertan inor bere onetik atera behar.

Euskal Herria Kirolak, Euskal selekzioaren aldeko eta euskal kirol esparruaren aldeko konpromisoak zehaztu eta egoeraren hausnarketa burutu eta gero, Garai Berriak hautagaitzaren aldeko apustua egiten du.

FUTBOLA

Oiartzun-Athletic, goi mailako futbola fanderian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Oarsoaldeko kirol talde onenak, Emakumeen Lehen Mailan ari den Oiartzunek, eta Athleticek partida jokatuko dute maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian. Euskal Herriko Kopako...

Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka

Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko  emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz,...

Abian Da Emakumezkoen VI. Euskal Herriko Futbol Kopa

Abian Da Emakumezkoen VI. Euskal Herriko Futbol Kopa

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Aurten urrats berriekin abiatuko da emakumezkoen Euskal Herriko  VI. futbol kopa. Iaz finalerdia eta finala jokatu ziren, eta aurten final-laurdenak ere izango dira. Aipirilaren 9 jokatuko dira final-laurdenen partidak. Goizeko...