EUSKAL PILOTA
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Gasteizko Olabe pilotalekuak hartu zituen pasa den asteazkenean, San Prudentzio egunean 18:00tan hasita, GRABNI Txapelketako aurreneko finalak, zesta-puntari zegozkionak, hain zuzen ere.
Bertan, jubenillen zein nagusien mailan Bizkaia eta Gipuzkoako taldeek neurtu zituzten indarrak. Nagusietan, ANTXON-ZABALA (Bizkaia) vs. EDUARDO AGIRRE-MANCI (Gipuzkoa) lehia izan zen eta jubenilletan ZELAIA-ATAIN (Bizkaia) vs. URREISTI-URETA (Gipuzkoa).
Aurreneko finalean, gazteena, Zelaia eta Atainek osaturiko bikoa erraz nagusitu zen, markagailuak ondo adierazten duen bezala: 30-17. Norgehiagoka hasi eta buka Urreisti eta Ureta gipuzkoarrak baino hobeto aritu ziren kantxa gainean, eta aurreneko tantoetan lorturiko abantaila amaierara arte ederki kudeatzen asmatu zuten.
Bigarren finalean berriz, senior mailakoa, oreka handiagoa eman zen, Alberdi bizkaitarrak besoan lesioa pairatu arte behintzat. Partiduaren hasiera oso berdindua izan zen baina handik aurrera gipuzkoarrek zuloa ireki zuten markagailuan eta azkenean 30-21 irabaztea lortu zuten.
G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA FINALAK
GAZTEAK
? BIZKAIA (Zelaia-Atain) 30
? GIPUZKOA (Urreisti-Ureta) 17
NAGUSIAK
? GIPUZKOA (Aguirre-Mancisidor) 30
? BIZKAIA (Alberdi-Zabala) 21
Larunbat honetan, maiatzak 1, goizeko 10:00etan hasita jokatuko dira Sopelan Erramintako finalerdiak: larruzko paletan, Bizkaia vs. Araba eta Nafarroa vs. Gipuzkoa, eta pala motzean, Bizkaia vs. Nafarroa eta Gipuzkoa vs. Araba.
GRABNI Txapelketa
GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa da, Errioxakoa ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).
Covid-19aren ondorioz, espezialitate eta kategoria desberdinetako kopa sistemako txapelketak eramango dira aurrera asteburu desberdinetan. Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateekin hasi dira eta hurrengo asteetan beste batzuk eramango dira aurrera.
Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatuko da:
Zesta Puntari dagokionez, gazte eta nagusi mailan jokatuko da finalerdi eta final sisteman. Bertan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioak parte hartuko dute eta finalerdiak, igande honetan, apirilak 25 goizeko 10:00etan hasita Zumaiko Aitzuri pilotalekuan jokatu zirelarik. Finala aldiz, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko da gasteiztarrentzat hain esanguratsua den San Prudentzio egunean, apirilak 28 18:00etan hasita hain zuzen ere.
Erramintako txapelketa Larruzko Paleta eta Pala Motza nagusi kategorian jokatuko da. Kasu honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako federazioek izena eman dute eta horren ondorioz kanporaketa, finalerdi eta final sistema antolatu da. Igande honetan jokatu zen kanporaketa Sopelako pilotalekuan eta hurrengo larunbatean maiatzak 1, Sopelan baita ere, finalerdiak. Finala Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 8an.
Bertan behera geratu dira Emakume Master Cup txapelketako pilota goxoko finalerdiak
Koronabirusaren eragina dela eta, pilota enpresek jakinarazi dute asteburuko pilota jaialdiak ez direla jokatuko
Emakumezkoen Gomazko Paletako EH Irekiko eta Eliteko finalak
Eliteko finala eta Irekiko 1., 2. eta 3. mailako finalak lehiatu ziren larunbatean Mallabian
Arrizabalaga-Aldai eta Larrarte-Ruiz de Larramendik jokatuko dute pilota mistoko finala
Aldai-Arrizabalagak 22-11 irabazi diete Bergara-Aldairi. Larrarte-Ruiz de Larramendik 22-19, Garai-Mendizabali