MENDI LASTERKETAK

Irati Beorlegi eta Hodei Lujanbiok irabazi dute San Markos Mendi Lasterketa

by | 2021/04/30

Errenteriako Atletismo Taldeak antolaturiko San Markos Mendi Lasterketa jokatu zen pasa den igandean, apirilak 25, Errenterian, guztira 149 korrikalari abiatu zirelarik, zeintzuetatik 145 ailegatu ziren helmugara.

Emakumezkoetan Irati Beorlegi irundarra nagusitu zen, 1.17.18ko denbora eginda eta gizonezkoetan berriz, Hodei Lujanbio Goizuetan jaiotako oiartzuarrak lortu zuen garaipena, 57:52 denboran helmugaratuta.

Aurten egindako probaren zortzigarren ediziorako ibilbide berria diseinatu zuten antolatzaileek, orain arte 11,6 kilometrokoa bazen, aurten 13,7 kilometrokoa izan zen, irteera eta helmuga egokitu zituzten, eta lasterkariek 560 metroko desnibel positiboari aurre egin behar izan zioten.

Antolakuntzak ezarritako osasun neurriengatik, talde txikitan abiatu ziren korrikalariak, seinaka,  eta beraz, erlojuaren kontrako proba balitz bezala osatu behar izan zuten ibilbidea. Gainera, lasterketa hasi baino lehen zein ondoren partaideek bakarkako eremuak izan zituzten aldatzeko eta hasieran beti musukoarekin joan ziren, baita helmugaratzean ere.

Tamalez, helmugaraturiko lehen hiru emakume eta hiru gizonek ez zuten unean aitortzarik jasotzeko aukerarik izan, COVID-19ari aurre egiteko protokoloari jarraituz ez zelako sari emate ekitaldirik izan.

Emakumeak

  1. Irati Beorlegi Goñi 1.17.18
  2. Larraitz Etxebeste Lizaso Lucas 1.17.23
  3. Ohiane Aizpurua 1.25.40
  4. Mari Carmen Seijas Carballedo 1.25.41
  5. Vanessa Alzaga Fervenza 1.26.35
  6. Libe Lafuente Amunarriz 1.26.41
  7. Leire Mitxelena Ruiz 1.26.52
  8. Jone Briñas Manterola 1.28.31
  9. Cecilia Moran Santano 1.18.32
  10. Leire Amiano Zapirain 1.31.50

Gizonak

  1. Hodei Lujanbio Apezetxea 57.52
  2. Asier Landart Etxeberria 1.00.47
  3. Ibai Alba Vilchez 1.00.54
  4. Aitor Conde Mestre 1.01.17
  5. Ivan Blanes Mogollon 1.02.18
  6. Eneko Iñarra Olaziregi 1.03.43
  7. Aitor San Sebastian Elola 1.04.05
  8. Xabat Pagola Balerdi 1.04.21
  9. Xabier Vega Lakunza 1.05.00
  10. Iker Perejon Etxebeste 1.05.24

Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN

Share This