EUSKAL PILOTA
Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi dute Grand Slam txapelketa
Goikoetxea-Irastorza bikotea nagusitu zen iragan ostiralean Hondarribiko Grand Slam txapelketan, Beaskoetxea eta Lopez bikoteari gailenduta finalean 2-1 (14-15, 15-8 eta 5-3).
Azken bost ostiraletan jokatu dira lehiaketako partidak Hondarribiko Jostaldi frontoian, eta finalekoa lehia bizia eta ikusgarria izan zen, ziurrenik txapelketan zehar jokatu diren bederatzi partidetan onena.
Hasierako sakea gorrien aldekoa izan zen eta hura baliatuta partidako lehenengo abantailak eskuratu zituzten (5-3, 6-3 eta 7-4), baina urdinek ez ziren kikildu eta atsedenaldiaren ostean maila bikaina erakutsita partidako lehenengo berdinketa erdietsi zuten (9-9). Ondoren, hamaikanako berdinketa eman zen eta hamairuna ere ados jarri ziren markagailuan. Momentu erabakiorran zegoen aurreneko jokoa eta inork ez zuen nahi arriskatu baina hala ere urdinek irabazi zuten hurrengo tantua (13-14). Berriro berdinketa eman zen (14-14) baina azkeneko tantoa urdinen alde erori zen, hartara 42 minutuko lehia eta gero lehenengo jokoa Beaskoetxea eta Lopezek irabazi zutelarik (14-15).
Bigarren setean, berriz, Goikoetxea-Irastorza gogor hasi ziren (9-2, 10-3), partida osoan zehar egon zen alderik handiena finkatuz. Beaskoetxea-Lopez bikotea suspertu zen eta markagailuko aldea murriztea lortu zuen (10-7) baina set-a gorrientzat izan zen 32 minutuko saioa egin ostean (15-8).
Azkenik, berdinketa hausteko jokoan borroka gogorra egon zen, eta gorriak nagusitu ziren arren, izerdia bota behar izan zuten horretarako. 2-0, 2-1, 4-1, 4-3 eta 5-3 egin zuten azken txandan, 16 minutuko lehian.
Goikoetxeak eta Irastorzak eraman zuten etxera beraz aurtengo Hondarribiko Grand Slamaren txapela, bi bikoteek jokatu zuten final bikaina zaleen oroimenean iltzatuta geratuko delarik luzaroan.
Hondarribia Grand Slam Txapelketa
Bi taldetan egon da banatuta lehiaketa:
A Taldea:
Goiko-Irastorza
Beaskoetxea-Lopez
Barandika-Mancisidor
B Taldea:
Olharan-Etcheto
Hormaetxea-Minvielle
Olha-Del Rio
Asteburu honetan hasiko da G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa formatu berezian
Covid19aren ondorioz, espezialitate eta kategoria desberdinetako kopa sistemako txapelketak eramango dira aurrera asteburu desberdinetan
Inoizko parte hartzerik handiena izango du aurtengo Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiak
Kanporaketak apirilaren 25ean izango dira Oiartzunen eta finalak maiatzaren 16an Getarian
Hasi dira berriro xare txapelketak Iruran
I. Irurako Xare Irekia eta Gipuzkoako Xare Txapelketak abian dira dagoeneko