EUSKAL PILOTA

Hasi dira berriro xare txapelketak Iruran

by | 2021/04/22

Argazkiak: ataria.eus

Urtebete luzea xare txapelketarik gabe eman ondoren, pasa den astean ekin zieten berriro maila desberdinetako xareko txapelketei Irurako Ametsa Trinketean, I. Irurako Xare Irekiari eta Gipuzkoako Xare Txapelketei hain zuzen ere.

Gaztetxo mailako pilotariak izan ziren  Xare Irekiari hasera eman ziotenak,  asteazkenean. Maila honetan 4 bikote ariko dira txapelaren bila, eta ligaxkako lehen jardunaldian bi partida jokatu ziren.

Lehen partidan, Murua I.a-Calonge  bikoteak 30 eta 25 irabazi zion Gibelalde-Etxeberria bikoteari, eta bigarren lehian Murua II.a-Arsuaga bikoteak  30 eta 20 irabazi zion Yarza-Melon bikoteari (Oier Yarzak, Oier Garmendiaren ordez jokatu zuen, hau min hartuta dagoelako).

Ostegunean, Gazte mailako pilotarien txanda izan zen. Maila honetan 3 bikote ariko dira, eta ligaxkako lehen partidan, Galartza II-Aristi bikoteak 35 eta 29 irabazi zion Maiza-Heras bikoteari. Partida erdi aldera, abantaila handiak lortu zituen bikote irabazleak (15-8 eta 20-12) eta azken txanpan aurkariak markagailuan hurbildu baziren ere, azkenean Galartza II- eta Aristi 35-29 nagusitu ziren.

Ostiralean berriz, emakumezkoen txanda izan zen. Maila honetan ere 3 bikote arituko dira, eta lehen partida Galartza I-Isasa eta Mujika-Gorriti bikoteen artekoa izan zen, non azken hauek 35-24 nagusitu ziren.

Amaitzeko, larunbatean, 10:00etan, nagusien mailako Gipuzkoako Xare Txapelketako partida jokatu zen. Apeztegia I.a-Sainz bikoak 40-32 irabazi zion Santano-Apeztegia II.a bikoteari. Partida estua izan zen baina amaieran Apeztegia I.a eta Sainzek gehiago asmatu zuten eta ligaxkako lehen puntua  eskuratu zuten.

Aste honetako emaitzak honakoak izan ziren:

Gaztetxoak – Apirilak 14, asteazkena,  17:15ean

AMETSA 1 (Gibelalde-Etxeberria) 25 /  AMETSA 2 (Murua I- Calonge) 30

AMETSA 3 (Murua II-Arsuaga) 30 /  AMETSA 4 (Yarza-Melon) 20

Gazteak- Apirilak 15, osteguna, 18:00etan

AMETSA 2 (Oier-Heras) 29 /AMETSA 3 (Galartza-Aristi) 35

Emakumezkoak – Apirilak 16, ostirala, 17:15ean,

AMETSA 1 (Galartza-Isasi) 24 /AMETSA 3 (Mujika-Gorriti) 35

Maila Nagusikoak – Larunbatean, apirilak 17, 10:00ean

AMETSA 1 (Apeztegia I.a-Sainz) 40 /AMETSA 2 (Santano-Apeztegia II.a) 32

Share This