HERRI KIROLAK
Gipuzkoako Herri Kirol Txapelketak Asteasun
Herri kiroletako Gipuzkoako bi txapelketa Asteasun jokatu ziren pasa den larunbatean Asteasun, 17:00tan hasita eta publikorik gabe.
Harri-jasotzen, ingude altxaketan eta lokotx biltzen Gipuzkoako txapelketak hasiera batean Orion egitekoak ziren, baina eremu gorrian sartu zenez, Aian egin behar zuten eta hau ere eremu gorrian sartu zenez, azkenean Asteasun egitea erabaki zuten.
Iazko Gipuzkoako Harri Harrien Txapelketa jokatu zen Asteasun, eta lau harri-jasotzaile izatekoak baziren ere, hiruk parte hartu ahal izan zuten (Aimar Galarraga izan da huts egin zuen harri-jasotzailea).
Hirugarren urtez jarraian, Aimar Irigoien errezildarrak irabazi zuen Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa. Iaz baino kilo gutxixeago jaso ditu aurtengoan, baina, hala ere, nahikoak izan zaizkio txapela janzteko. Aurten 6.275 kilo altxatu ditu errezildarrak eta iaz 6.675 kilo. Jokin Eizmendi zarauztarrak egin du bigarren, 5.750 kilo jasota; eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak egin du hirugarren, 3.550 kilo jasota.
Lau harrirekin lan egin behar izan zuten lehiakideek, harri bakoitzarekin bina minutuko txandan: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.
Sailkapena:
1. Aimar Irigoien (Errezil). 40 altxaldi, 6.275 kilo (6 laukizuzenari-11 zilindrikoari-9 kubikoari-14 bolari).
2. Jokin Eizmendi (Zarautz). 37 altxaldi, 5.750 kilo (6 laukizuzenari-9 zilindrikoari-9 kubikoari-13 bolari).
3. Jon Unanue Goenatxo III (Azkoitia). 23 altxaldi, 3.550 kilo (4 laukizuzenari-5 zilindrikoari-5 kubikoari-9 bolari).
2020ko Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketan berriz, Uxer Mozo, Mattin Jauregi, Jon Larrañaga eta Xabier Melendo aritu ziren.
50 lokotx bildu behar izan dituzte saskira, eta azkarrena Jon Larrañaga mendaroarra izan zen. 6 minutu eta 30 segundo behar izan zituen bere lanak bukatzeko. Bigarren postuan sailkatu zen Mattin Jauregi ikaztegietarra, eta honek 6 minutu eta 58 segundo behar izan zituen. Uxer Mozok, ikaztegietarra ere, hirugarren postua lortu zuen, 7 minutu eta 20 segundotan gelditu dzuelarik denbora. Laugarren sailkatua Xabier Melendo izan zen eta honek 7 minutu eta 47 segundotan bukatu zituen bere lanak.
Ingude txapelketa bertan behera
Koronabirusa eta eremu gorriak tarteko, Ingude Altxatze Txapelketan parte hartzekoak ziren bi partaidek ezin izan zuten Asteasuko frontoira gerturatu, eta beraz, bertan behera geratu da txapelketa. Hala ere, erakustaldia egin zuen Unai Goitia aulestiarrak. Mutrikuko taldeko kidea da, eta txapelketan parte hartzekoa zen.
Binakako aizkolari txapelketako bigarren jardunaldia Beizaman
Iker Vicente eta Jesus Maria Mujika nagusitu dira Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Emakumeen banakakoan Irati Astondoak Itxaso Onsalori irabazi dio
Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa jokoan da
Abiatu da Euskal Herriko Goma Gaineko Euskal Herriko zortzinakako Txapelketa eta iaz bezala Beti Gazte da nagusi
Urrezko binakako aizkolari txapelketako bigarren jardunaldia igandean Beizaman
Iker Vicente eta Jesus Maria Mujika arituko dira nor baino nor Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Emakumezkoetan Itxaso Onsalok Irati Astondoa izango du aurrez aurre.