HERRI KIROLAK/SEGA
Gipuzkoako Azkartasunezko Sega txapelketa jokatu da Zizurkilen
Pasa den igandean, uztailak 18, lehiatu zen Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapelketa, Zizurkilgo Nekola baserriko lurretan, arratsaldeko 18:00etan hasita, emakumezkoen eta gizonezkoen mailan lehiatu zirelarik.
Sarrera doakoa izan zen baina COVID19 gaitzari aurre egiteko ezarriak dauden protokoloak direla medio iristean datuak hartu zitzaizkien bertaratutako guztiei. Emakumezkoetan bost segalari aritu ziren nor baino nor gehiago, eta gizonezkoetan berriz lau:
-Emakumezkoetan Ann Malou Henriksen, Garazi Urkiola, Jugatx Agirre, Ainara Otamendi ibartarra eta Alaitz Imaz aritu ziren belarra nork ebaki azkarrago.
-Gizonezkoetan, Suharri Irazustabarrena, Julen Gabirondo, Jon Otegi eta Mikel Lizartza neurtu zituzten indarrak.
Azkenean, Alaitz Imaz hernialdetarra eta Julen Gabirondo urnietarra izan ziren txapela jantzi zutenak. Gauzak estu joan ziren lehenengo bi postuetan Alaitz eta Ainararen artean. Alaitz Imazek 3 minutu eta 49 segundo behar izan zituen, eta atzetik gertu izan zuen Ainara Otamendi ibartarra (3 minutu eta 55 segundo). Hirugarren postuan Ann Malou Henriksen sailkatu zen, bigarrenak baino minutu bat gehiago behar izan zuelarik. Jugatx Agirre hirugarren izan zen (6 minutu eta 51 segundo) eta Garazi Urkiola bosgarren (7 minutu eta 29 segundo).
Mutilen kasuan, Julen Gabirondok 4 minutu eta 54 segundo behar izan zituen txapela eskuratzeko. Bigarren sailkatu zen Suharri Irazustabarrena, 5 minutu eta 41 segundoko denborarekin, eta hirugarren Mikel Lizartza (5 minutu eta 51 segundo). Azken postuan sailkatu zen Jon Otegi, 6 minutu eta 2 segundoko denbora baliatu zuelarik lanak amaitzeko.
Gipuzkoako txapelketak 2021.Azkartasuneko Sega
Gizonezkoen maila
Julen Gabirondo 4´54´´
Suharri Irazustabarrena 5´41´´
Mikel Lizartza 5´51´´
Jon Otegi 6´02´´
Emakumezkoen maila
Alaitz Imaz 3´49´´
Ainara Otamendi 3´55´´
Malou Henriksen 4´55´´
Jugatx Agirre 6´51´´
Garazi Urkiola 7´29´´
Peñagarikanok irabazi du Aizperroren aurka lehiatutako desafioa
Azpeitiarrak sei segundoko aldea atera zion oriotarrari, harria jasotzen, aizkoran eta korrika arituta jokatutako apostuan
Herri Kirol jardunaldia lehiatu zen Leitzan
Aizkoran Vicentek Rekondori irabazi dio, harrian Goikoetxek 35 jasoaldi eta Galarragak 32, eta Virginia Finolek 52 altxaldi egin zituen berriro
Urrezko Aizkolarien eta Harrijasotzaileen jardunaldi berri bat igandean Leitzan
Aizkoran, Iker Vicente eta Jon Rekondo neurtuko dira. Harrijasotzen, Aimar Galarraga Imanol Albizuren aurka eta Virginia Finol bakarkako lanean