EUSKAL PILOTA
Gernika Grand Slameko finalerdiak jokatu ziren pasa den ostiralean
Iragan ostiralean jokatu ziren Gernika Grand Slam Txapelketako finalerdiak, arratsaldeko 18:00tan hasita Gernika Jai Alai pilotalekuan. Bertan lehiatutako norgehiagokak honakoak izan zirelarik: BEASKOETXEA-MANCI vs URKO LEKERIKA-DEL RIO eta HORMAETXEA-URTASUN vs ANTXON-ZABALA. Finalaurreko hauetan nagusituta, Beaskoetxea-Manzi eta Antxon-Zabala ariko dira beraz nor baino nor gehiago datorren ostiraleko finalean.
Kantxaren egoerak baldintzatutako finalerdiak izan ziren ostiralekoak, hezetasunaren eraginez, pilotak normalean hartu ohi duenaren kontrako efektua hartzen zuen, eta beraz, horri aurre egin behar izan zioten puntistek. Ondorioz, piloteo gutxi eta huts egite askoko partiduak izan ziren.
Aurreneko partiduan, Diego Beaskoetxea gernikarrak eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak Urko Lekerika gernikarraren eta Julen del Rio gasteiztarraren kontra jokatu zuten. Gernika-Lumoko aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak irabazi zuten lehen set-a (15-10). Bigarrenean, Urko eta del Rio ondo sartu ziren jokoan. Lekerika ausart aritu zen eta gasteiztarra ondo ailegatu zen pilotara bote jarraituetan eta eskumaz ederto joaz. Eurentzat izan zen set-a (9-15), eta berdinketa hausteko jokoan ezustekoa ematear egon ziren. 2-4 aurrea hartu zuten, baina, aurkariek markagailuari buelta eman zioten, 5-4 irabazita.
Bigarren finalerdian, Jokin Arbe markina-xemeindarrak Alex Hormaetxea bermeotarra ordezkatu zuen. Lehen set-a 9-15 irabazita, bigarrenean sufritu egin zuten Alberdik eta Zabalak. 10-2 atzetik joan ostean, markagailuko aldea murrizten joan ziren (10-2, 13-10, 14-11) eta hamalauna berdintzea lortu ondoren azkeneko tantoa bereganatuta eskuratu zuten finalerako txartela.
Gernikako Grand Slam Txapelketako final haundia, hilaren 18an lehiatuko da, arratsaldeko 18:00tan hasita, BEASKOETXEA-MANCI eta ANTXON-ZABALA bikoteen artean (ETBk emitituko du).
Abian da aurtengo Kutxabank Pala Liga
1. jardunaldiko emaitzak: Gaubeka-Cambos 3 Fusto-Del Rio 2 eta Ibarguren-Ibai Perez 2 Necol-Urrutia 3
Urrizak eta Labakak garaipenarekin hasi dute tituluaren defentsa
40-32 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian
Bizkaia 1 taldeak Europako kluben arteko Champions de Llargues txapelketa jokatu du
Valentziako bost taldez eta Bizkaiko selekzioaz gainera, Frantzia, Belgika eta Herbehereetako taldeak aritu ziren