EUSKAL PILOTA

Pala Ligako seigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan

2020/12/14

Argazkiak: Innpala

Pala Ligako seigarren jardunaldia jokatu zen pasa den asteburuan Bizkaia Frontoian. Printzipioz hiru partida ziren jokatzekoak, larunbatean eguerdiko 12:00tan Fusto – Urrutia vs Necol – Gordon eta Gaubeka – Del Rio vs Garate -Ibai Perez, eta igandean berriz ordutegi berdinean Gaubeka – Del Rio vs Ibarguren – Ibargaray, baina Garate eskumako sorbaldan lesioa izanda heuren norgehiagoka ezin izan zen lehiatu eta galdutzat eman zitzaien lehia.

Jokatu zen lehenengo partiduan, sailkapenaren buruan dauden bi bikoteen artekoa izan zen, Fusto-Urrutia eta Necol-Gordonen artekoa alegia, non azken hauek eskuratu zuten garaipena 3-2 (7-10,10-4,10-6,6-10,7-10)  irabazita, 73 minutu iraun zuen lehian. Partidu bizia izan zen guztiz, lau pilotariek maila onean aritu zirelarik. Orainarte haien artean jokatu dituzten bi partidetan nagusitu dira Necol eta Gordon eta horren ondorioz sailkapenaren lidergoa hartu dute honakoan.

Bigarren partiduan aldiz, Ibarguren eta Ibargaray erraz nagusitu ziren Gaubeka eta Del Rioren aurka 3-0 (0-10,8-10,4-10), garaipen honekin irabazleak finalaurrekora sailkatzeko lehian sartu direlarik. Gaubeka COVID19 gaitza dela eta 10 egun konfinatua egotetik zetorren eta gainera debuta egin berri duen Del Riorekin arritu zen elkarlanean. Lezamako gaztea oraindik ikasketa prozesuan dago eta badu non hobetu espezialiatatearen handienen mailara gerturatzeko.

Gauzak horrela, Txapelketako behin-behineko sailkapena honela dago:

  1. Necol-Gordon, 5 partida jokatuta 13 puntu pilatu dituzte (13 joko irabaziak eta 12 galduak)
  2. Fusto-Urrutia, 5 partidu jokatuta 13 puntu dituzte (15 joko irabaziak eta 9  galduak)
    3. Ibarguren-Ibargaray, 4 partida jokatuta 8 puntu dituzte (8 joko irabaziak eta 8 galduak)
    4. Garate-Ibai Perez, 4 partida jokatuta 7 puntu dituzte (7 joko irabaziak eta 8 galduak)
    5. Gaubeka-Del Rio, 4 partida jokatuta 5 puntu dituzte (5 joko irabaziak eta 9 galduak)

Kutxabank Liga 20-21

Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.

Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.

Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.

Bikoteak:

  1. Gaubeka-Del Río
  2. Garate-Ibai Pérez
  3. Necol-Gordon
  4. Fusto-Urrutia
  5. Ibarguren-Ibargarai

Egutegia:

Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte

Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an

FInala, 2021ko urtarrilaren 9an