EUSKAL PILOTA

Abian da aurtengo Kutxabank Pala Liga

2021/11/16

Argazkiak: Innpala

Larunbat honetan, azaroak 13, hasi da 2021eko Kutxabank Pala Liga, bertan bost bikote arituko direlarik nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko asmoz: Gaubeka-Cambos, Fusto-Del Rio, Necol-Urrutia, Ibarguren-Ibai Perez eta Garate-Gordon.

Aurtengo txapelketako nobedaderik esanguratsuena Valentin Cambosen debuta izango da, Xabier Ibaragarairen ordez arituko dena. 1994. urtean jaiotako baionarra Hendaiarrak klubean hazitakoa da eta Dan Necolekin osatuko du bikoa.

Aurtengo Kutxabank Liga ia osorik lehiatuko da Bizkaia frontoian, nahiz eta aurreikusia dagoen jardunaldi bat behintzat Sopelako pilotalekuan jokatzea abenduaren 17an. Askoren ustez denboraldiko txapelketarik gogorrena dena bi itzulitan lehiatuko da, denak denen kontra jokatuko duten ligaxkan, non emaitza onena lortzen duen bikotea zuzenean sailkatuko den urtarrilaren 15eko finalerako. Bigarren eta hirugarren postuetan sailkatzen diren bikoteak berriz, finalerdia jokatuko dute urtarrilaren 8an, bigarren finalistak zehazteko.

Esan bezala, larunbat honetan eman zitzaion hasiera txapelketari, aurreneko jardunaldia jokatuta, non Gaubeka-Cambos vs. Fusto-Del Rio eta Necol-Urrutia vs. Ibarguren-Ibai Perez neurketak izan ziren, honako emaitzekin:

-Gaubeka-Cambos 3 Fusto-Del Rio 2

85 minutuko iraupena izan zuen norgehiagoka honetan, azken jokora arte emozioa mantendu zen. Valentin Cambos txapelketa honetan estreinatu zen eta maila ona erakutsi zuen, izan ere, Gaubekak asko lagundu zion bere taldekideari eta jokoaren erritmoa bereganatuta pilota onak utzi zizkion aukeran. Urdinek ere maila onean aritu ziren baina azkenean garaipenak ihes egin zien eskuetatik.

-Ibarguren-Ibai Perez 2 Necol-Urrutia 3

Partida honetan ere bost joko jokatu behar izan ziren garaipena noren alde erortzen zen argitzeko. Bi bikoteek merezi izan zuten irabaztea baina azken jokoaren azken tantoan Necol eta Urrutia nagusitu ziren.

Share This