HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Gaztedik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Pasa den larunbatean jokatu ziren goma gaineko Bizkaiko sokatira txapelketako finalak, 17:00tik aurrera, Abadiñoko probalekuan, Abadiñoko sokatira taldearen 30.urteurrenaren harira. Â
Hiru jardunaldi ezberdinetan garatu da txapelketa, aurrenekoa Diman jokatu zen abenduaren 4an, bigarrena Leioan hilaren 12an eta hirugarrena eta azkena Abadiñon, iragan larunbatean, abenduak 18.
Gizonezkoetan (640kg), Gaztedi (Laukiz), Murueta (Erandio), Goiherri (Erandio), eta Abadiñoko A eta B taldeak lehiatu dira, eta emakumezkoetan (520kg) berriz, Gaztedi eta Abadiñoko A eta B taldeak.
Azkenean eta hiru jardunaldietako puntuak batuta, Laukizko Gaztedi taldeak jantzi ditu txapelak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, nagusitasun haundia erakutsita.
BIZKAIKO TXAPELKETA, GIZONEZKOAK 640 KILO
Abenduaren 4an, Diman jokatutako 1. jardunaldiko emaitzak:
1 Gaztedi 4,5 puntu
2 Murueta 4,5 puntu
3 Goiherri 3 puntu
4 Abadiño B 2 puntu
5 Abadiño A 1 puntu
Abenduaren 12an, Leioan jokatutako 2. jardunaldiko emaitzak:
1 Gaztedi 5 puntu
2 Murueta 4 puntu
3 Goiherri 3 puntu
4 Abadiño B 2 puntu
5 Abadiño A 1 puntu
Abenduaren 18an, Abadiñon jokatutako 3. jardunaldiko emaitzak:
1 Gaztedi 5 puntu
2 Murueta 4 puntu
3 Goiherri 3 puntu
4 Abadiño A 2 puntu
5 Abadiño B 1 puntu
Sailkapen finala:
1 Gaztedi 14,5 puntu
2 Murueta 12,5 puntu
3 Goiherri 9 puntu
4 Abadiño B 5 puntu
5 Abadiño A 4 puntu
BIZKAIKO TXAPELKETA, EMAKUMEZKOAK 520 KILO
Abenduaren 4an, Diman jokatutako 1. jardunaldiko emaitzak:
1 Gaztedi 3 puntu
2 Abadiño A 2 puntu
3 Abadiño B 1 puntu
Abenduaren 12an, Leioan jokatutako 2. jardunaldiko emaitzak:
1 Gaztedi 3 puntu
2 Abadiño B 2 puntu
3 Abadiño A 1 puntu
Abenduaren 18an, Abadiñon jokatutako 3. jardunaldiko emaitzak:
1 Gaztedi 3 puntu
2 Abadiño A 2 puntu
3 Abadiño B 1 puntu
Sailkapen finala:
1 Gaztedi 9 puntu
2 Abadiño A 5 puntu
3 Abadiño B 4 puntu
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean
Gaztedik jantzi du 580 kiloko misto mailako txapela, Erandioko Goiherri taldeari azken tiraldian 2-0 irabazita
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean
Erandioko Goiherri taldeak jantzi zuen 640 kiloko kategoriako txapela, berdinketa hausteko tiraldian Gaztediri 2-0 irabazita
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako aurreneko jardunaldia jokatu zen larunbatean
680 kilotako txapelduna Erandioko Goiherri izan zen. Bigarren Mutriku, ondoren Akelarre Erandiokoa, eta laugarren Getxo.