LASTERKETAK

Gasteizko Maratoi Erdia, abenduaren 19an

2021/04/29

2020an bertan behera geratu bazen ere, aurten proba egitea erabaki du antolakuntzak eta dagoeneko zehaztu dute 2021eko Gasteizko Maratoi Erdia ospatzeko data ofiziala: abenduaren 19a, igandea.

Dena den, azken erabakia pandemiaren bilakaeraren arabera hartuko da, eta soilik osasun egoerak ahalbidetzen badu, Gasteizko Maratoi Erdiaren 43. edizioa aipaturiko datan lehiatuko da.

Aurtengo maratoi erdia gainera, Arabako eta Euskadiko distantzia horretako txapelketa ere izango da, 21 kilometroko ibilbidea 2019koaren antzekoa izango delarik. Orduan, tranbiaren eta BEIren lanak zirela eta, hainbat aldaketa izan zituen, baina Lasarteko Atetik abiatuko da Mendizorrotzeko aparkalekuan ezarritako helmugaraino.

Oraindik ez da izena emateko epea ireki, izan ere, uda ostean egitea aurreikusi dute antolatzaileek, pandemiaren unean-uneko egoera nolakoa den jakiteko eta lasterketaren formatuari buruzko xehetasun gehiago izateko.

Egitekotan baina, edizio berezia izango da ezbairik gabe, kontutan hartuta osasun neurriak zorrotz bete beharko direla. Hartara, Arabako Federazioa ibilbidea birdiseinatzen ari da, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta osasuna zaintzeko formularik onenaren bila.

Gauzak horrela, irteera mailakatuak izatea (atleta kopuru jakin bateko txandetan ) aztertzen ari dira antolakuntzako kideak eta aurreko edizioetan 4.500 atleta izan badira ere, ziurrenik parte hartzaileen kopurua murriztu beharko da.

Lehiatutako azken edizioan, 2019koan alegia, Hicham Oualla eta Raquel Gomez izan ziren irabazleak, sailkapenak honela geratu zirelarik:

GIZONEZKOAK

1 OUALLA, HICHAM  1:06:07

2 HERRAN AGUILAR, URKO  1:07:19

3 FERRER MURO, MIGUEL  1:07:58

4 GOMEZ FERRERO, MARCOS  1:08:20

5 RISCO BERMEJO, MIGUEL  1:08:38

6 URCELAY FERNÁNDEZ, ÓSCAR  1:08:40

7 GOÑI ARANBURU, IMANOL  1:08:56

8 PEREZ GARCIA, JAVIER  1:09:00

9 LARRUZEA LOROÑO, JULEN  1:10:17 0

10 ARNAIZ URIBARREN, BEÑAT  1:10:24

EMAKUMEZKOAK

1  RAQUEL GOMEZ MARTIN  1:19:57

2  MAITE ARRAIZA ARAMENDIA  1:21:14

3  ANDREA GARAI ZARRAGA  1:21:42

4  ESTER RODRIGUEZ DIEZ  1:22:30

5  MARIA ISABEL SIXTO TATO  1:23:03

6  GEMA OLAVE ANDRADE  1:24:50

7  NATALIA BUSTAMANTE RODRIGUEZ  1:24:59

8  MARIA CANO DORRONSORO  1:25:37

9  JUANI ALCALDE ALCALDE  1:26:55

10  ARRATE MINTEGI GONZALEZ  1:27:29

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...