EUSKAL PILOTA
Fusto-Urrutia, Txapeldunak
Argazkiak: Innpala
Iñaki Urrutiak eta Pablo Fustok irabazi dute Kutxabank Pala Ligako finala eta beraz hirugarrenez jarraian jantzi dute lehiaketako txapela. Bost joko behar izan dituzte txapeldunek Necol-Gordon bikotea mendean hartzeko, azkenean 3-2 irabazi zutelarik (7-10, 10-6, 6-10, 10-6 eta 6-10).
Partida oso orekatua joan da une oro eta garaipena edozeinen alde eror zitekeen baina azkenean Urrutiaren lan bikainak eman zien txapela gorriei.
Fusto eta Urrutia txapelketa aurrera egin ahala beraien jokoa hobetzen joan dira eta hasieran erakutsitako zalantzak uxatuta aurtengo Pala Ligako txapela eraman dute etxera. Fusto argentinarrak ez zuen izan bere egunik onena baina Urrutia armintzarra bikain aritu zen eta eskumaz jotako pilotakadekin jokoaren nagusitasuna eskuratu zuen.
Necol eta Gordonek hotz xamar hasi zuten lehia eta ondorioz berebiziko ahaleginik egin gabe Fusto eta Urrutiak irabazi zuten aurreneko jokoa 7-10. Urdinak suspertu ziren eta haiek izan ziren bigarren jokoaren garaileak 10-6ko markagailuarekin. Urdinek izandako hutsegiteek desorekatu zuten hirugarren jokoa Fusto eta Urrutiaren alde (6-10) baina 2-1 galtzen zeudela laugarren jokoan gogotik saiatuta lortu zuten urdinek garaipena eskuratzea (10-6), finalaren markagailu orokorrean oreka ezarriz.
Berdinketa hausteko jokatu zen bosgarren jokoan aldiz, Fustok bere maila igo zuen eta hasieratik Urrutiak ezarritako nagusitasunari gehituta set erabakigarria 6-10 irabazi zuten eta beraz lehiaketako txapela jantzi zuten merezimendu osoz.
Partidaren estatistikak
Jokoaren iraupena: 80 min (700 pilotakada guztira)
Sakez egindako tantoak: Urrutiak 5 eta Gordonek 1
Sakez egindako faltak: Urrutiak 2 eta Gordonek beste horrenbeste
Piloteoan egindako tantoak: Fustok 9, Urrutiak 8, Necolek 18 eta Gordonek 1
Hutsegiteak: Fustok 10, Urrutiak 6, Necolek 11 eta Gordonek 6
Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko norgehiagoka lehiatu zen ere Bizkaia pilotalekuan, non Gaubeka-Del Rio eta Ibarguren-Ibargaray bikoteak aritu ziren elkarren aurka. Honakoa ez zen partida orekatua izan eta nahiz eta aurreneko jokoa urdinen alde erori (6-10), hurrengo hiru setak argiki irabazi zituzten Gaubeka eta Del Riok (10-2, 10-4 eta 10-8).
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria ireki du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Pala Ligako seigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan
Necol-Gordon 3 / Fusto-Urrutia 2 eta Ibarguren-Ibargaray 3 / Gaubeka-Del Rio 0
Ansa II.a-Aizpuru III.a eta Urriza-Labaka bikoteak finalerdietarako sailkatu dira
Goikoetxea V.a-Endika bikoteak 40-33 galdu zuen Urriza eta Labakaren aurka, eta Juanenea-Larrañagak, 40-32 Ansa II.a-Aizpuru III.aren aurka
Gernika Grand Slam Zesta-punta txapelketako finalaurdenak jokatu dira
Antxon-Zabala 2 / Goenaga-Mandiola 1 (14-15, 15-13, 5-2) eta Arbe-Aldazabal 1/ Urko-Del Rio 2 (12-15, 15-5, 4-5)