FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
[FINALERDIAK] Athletic 1(4)-1(3) Eibar
Argazkia: athletic-club.eus
FITXA TEKNIKOA:
Athletic 1(4)-1(3) Eibar
ATHLETIC: Leguina, Sierra, Moraza, Garazi, Ainhoa Álvarez, Damaris, Cirauqui, Jone Ibañez, Marta, Leia, Azkona. Aldaketetan: Ainhoa Tirapu, Eunate, Oihane. Gimbert, Valdezate, Mariana.
EIBAR: Cris, Areitio, Gantxegi, Alaitz, Gaste, Katta, Adri, Sheila, Arene, Michi, Irantzu. Aldaketetan: Honoka, Ayestaran, Leyre, Oihana, Irati.
GOLAK: 0-1, 46.min.: Irantzu Ibarrolak; 1-1, 92.min.: Valdezatek.
BESTELAKOAK: Giro bikaina Santa Barbara zelaiko harmailetan.
ARGAZKI GEHIAGO:
@athl_allironfem ~ flickr.com
Athletic Club, Euskal Herriko Kopako finalera
Neurketa azken unean berdindu ostean (1-1), penalti jaurtiketetan zuri-gorriek garaipena lortu dute
Zale zuri-gorriek azken unerarte itxaron behar izan dute urduritasuna uxatu eta finalerako txartelaren lorpena behar bezala ospatzeko. Izan ere, gaur, Galdakaoko Santa Barbara zelaian jokatutako neurketa gogorra izan da Joseba Agirreren taldearentzat.
SD Eibar taldea aurkari gogorra izan da eta bilbotarrek lana gogotik egin behar izan dute neurketa irabazteko. Hasierako minutuetan Athleticek baloiaren jabetza lortu badu ere, lehen zatia amaitzear zegola Ibarrolak egundoko gola lortu du armaginentzat.
Bigarren zatian Agirrerenak berdinketaren bila zelairatu dira, eta aukera bikainak izan badituzte ere, merezitako gola ez da 92. minuturarte iritsi. Falta jaurtiketa bat Valdezatek maisuki bidali du eibartarren sare barrura. Penaltien txanda iritsi eta gureek lehenengo jaurtiketan kale egin badute ere, Athleticeko jokalariek lasaitasun haundiagorekin ekin diete jaurtiketei. Azkenean zuri-gorriak penaltietan 4-3ko emaitzaz garaile, eta denboraldi aurrean Real Sociedaden aurka jokatu beharreko finala jada buruan.
#athlive #futfem pic.twitter.com/jt3QPeWcpV
— Athletic Club (@athletic_eus) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
Emakumezkoen lehen taldea EH Kopako finalaren atarian gelditu da
Arauzko denboran bana berdindu eta gero, armaginek penaltietan galdu dute
Emakumezkoen lehen taldeak era krudelean galdu du Athletic-en aurka Euskal Herriko Kopako IX. Edizioko bigarren finalaurrekoa. Armaginek finala gertu izan dute, oso lehiakor aritu dira Iberdrola Ligako talde onentsuenetariko baten aurka, baina markagailuan aurreratu ostean, zurigorriek berdinketa lortu dute neurketako azken jokaldian. Hala, kanporaketa penalti marratik erabaki da. Bertan, Athletic nagusi izan da.
Jordi Telletxearen neskek partida borobila egin dute. Lehen zati lehiatu baten ostean, atsedenaldira aurretik joan dira, Irantzuk 44. minutuan egindako golari esker. Bigarren zatian, armaginak ongi eutsi diote errentari, baina garaipena gertu zela zirudienean, kolpe latza jaso dute. Valdezatek berdinketaren gola eskuratu du eta norgehiagoka penaltietan erabaki da.
Bertan, etxekoak nagusi izan dira. Lehen jaurtiketa huts egin duten arren, hurrengo lauetan bete betean asmatu dute eta gauzak horrela, armaginak finalerako txartelik gabe utzi dituzte. Edonola ere, txalotzeko partida egin dute Telletxearen neskek.
Oso gertu egon gara… Partida bikaina neskak! Bejondeizuela ??
ZUETAZ HARRO!!! AUPA EIBAR!! ?#EHKopa #Eibarfem pic.twitter.com/p6PlfnOjtq
— SD Eibar (@SDEibar) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
Lau multzo antolatu ziren lehen kanporaketen leihaketarako.
Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatu dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu dituzte final-erdiak.
Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatu dira. Final-erdiak, maiatzaren 28 eta 29an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian jokatuko da.
ZOZKETA, JOKALARIEN ARTEAN
IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Lyonen uztailaren 7an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.
✅ Fiona REMADNA Aviron Bayonnais @abfc_officiel taldeko jakalariari tokatu zaizkio EHKopako jokalarien artean zozkatu dugun
➡️ ? Coupe du Monde Féminine de la FIFA France 2019 @FIFAWWC finalerako bi lagunentzako bidaia+hotela+sarrerak
? ZORIONAK
? https://t.co/0aw8Bx8IlF pic.twitter.com/nhvR6ZlkyK— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa
→ aupaathletic.com: Euskal Herria IX. Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
? "Kanpoaldean lateralak oso fin ibili dira eta kosta egin zaigu azken metroetara heltzea. Hala ere bigarren zatian askoz hobeto egon gara"#AthleticClub #futfem pic.twitter.com/10bpETyr1s
— Athletic Club (@athletic_eus) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
EMAITZAK 2019
IX. EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
[4. multzoa] 2019.04.26 | Mulier | 4 - 1 | Berriozar | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2019.05.01 | Oiartzun | 0 - 3 | Añorga | ehkirola.eus |
[1. mulzoa] 2019.05.07 Usurbil | Añorga | 0 - 0 Penaltietan 5 - 6 | Eibar | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.01 Angelu | Genets | 1 - 4 | Aviron | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.05 Amurrio | Alaves | 10 - 0 | Aviron | ehkirola.eus |
[3. multzoa] 2019.05.05 Getxo | Bizkerre | 2 - 2 Penaltietan 1 - 4 | San Ignacio | ehkirola.eus |
2019.05.12 San Ignacio | San Ignacio | 0 - 1 | Eibar | ehkirola.eus |
2019.05.12 Gares | Mulier | 0 - 1 | Alaves | ehkirola.eus |
Arrasate 2019.05.28 | Reala | 1 - 0 | Alaves | ehkirola.eus |
Galdakao 2019.05.29 | Athletic Club | 1 -1 Penaltietan 4 - 3 | Eibar | ehkirola.eus |
Azpeitia 2019.08.24 | Reala | 3 - 0 | Athletic | ehkirola.eus |
[XIV. EHKopa] Reala 3-1 Eibar; Oiartzun 0-0 Alaves B
Realak aurtengo edizioaren finalean jokatuko du, finalerdian Eibar garaituta.
XIV. Euskal Herria Kopa, abuztuaren 10etik aurrera
Abuztu osoan zehar jokatuko da. Finalak, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean
Amaitu da XIII. Euskal Herria Kopa, Jon Esturo gogoan
Euskal Herria Kirolako kide zenaren omenez antolaturiko edizio honetan, Athleticek jantzi du txapela “A” kategorian eta Realaren bigarren taldea nagusitu da “B” kategorian