TXIRRINDULARITZA

Euskaltel Euskadi Mont Ventouxeko lasterketan egongo da

by | 2020/06/17

Mont Ventoux Denivele Challengeseko antolakuntzak, datorren abuztuaren 6an egingo den lasterketaren bigarren edizioan Euskaltel Euskadi taldeak parte hartuko duela iragarri berri du.

Proventzako mendi ospetsua birritan igotzen den proba honetan, euskal taldearekin batera Nairo Quintanaren Arkea-Samsic izan da lasterketan parte hartzeko beste txartela eskuratu duena, kontutan izanik aurretik UAE Team Emirates, Astana, Cofidis, AG2R La Mondiale eta Groupama-FDJ zeudela baieztatuta dagoeneko.

Tamalez, Arkea taldean litekeena da Nairo Quintana kolonbiarra ez egotea lasterketaren partehartzaileen artean, izan ere, egun bat geroago l´Aineko Tourrean aritzekoa da. Bere lidergoa ordezkatzeko, Frantziako txapelduna den Warren Barguil, arituko da ziurrenik taldeburu bezala.

Aurtengo edizioaren ibilbidea, aurreko urtekoarekin alderatuta ezberdina izango da Vaison-la-Romainetik aurrera, Mont Ventouxera bi igoera egingo direlarik.

Lehena Chalet Reynard arte izango da, eta bigarrena lasterketaren amaieran kokatua, igoera osoa izango da, mendiaren hegoaldeko zonaldetik, gailurreraino.

Iazko edizioan, Mont Ventoux Denivele Challengeseko lehena, Cofidis taldeko Jesus Herrada espainiarrak irabazi zuen, igoeraren azkeneko 400 metrotan Romain Bardet frantziarrari aurrea hartuta, atzetik Rein Taaramäe estoniarra helmugaratu zelarik, podioa osatuz.

Helmugarako 8 kilometroren faltan, Bardetek hamaika eraso burutu zituen bakarrik ihes egiteko asmoz, baina Jesus Herrada haren gurpilera itsatsi zen amaierararte eta azkeneko esprintean garaipena eskuratu zuen.

2019ko sailkapena:

1 31 HERRADA Jesus COF 5:02:05

2 11 BARDET Romain ALM 5:02:14

3 86 TAARAMÄE Rein TDE 5:03:17

4 73 EL FARES Julien DMP 5:03:43

5 52 GESBERT Elie PCB 5:04:29

6 75 MORENO BAZAN Javier DMP 5:04:34

7 103 FICARA Pierpaolo AMO 5:04:45

8 91 RODRIGUEZ GARAIKOECHEA Oscar EUS 5:04:48

9 14 GALLOPIN Tony ALM 5:04:57

10 32 ATAPUMA HURTADO Jhon Darwin COF 5:05:03

Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN

TXIRRINDULARITZA